Aurten hogeita hamaseigarren urtea beteko dau Eskolarteko Antzerki Asteak, Gernika-Lumoko ekimenik kuttunenetako bat bihurtu dalarik. Urteak pasau dira, eta hasierako urteetan oholtzan egozanak, oraingo antzezle gazteen gurasoak dira eta lorpen hau ospatzeko, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Udal Eskola Kontseiluagaz batera, buelta bat emon deutso egitasmoari, ikusgarritasun gehiago emoteko.
Antzerkiak hizkuntzeagaz jokatzen laguntzen dau (adierazkortasuna, euskararen erabilera ez-formala…), eta horregaitik aurten izen berezia jarri deutsie: “Esanaz bat!”. Esamolde honek ekintzea eta bat-batekotasuna adierazten dau, antzerkiaren oinarria, hain zuzen be. Gainera, izenagaz batera irudi propioa be estreinatuko dau proiektuak, Biklik Komunikazio enpresagaz elkarlanean sortutakoa.
Inaugurazioa kalean eta “Panoli Kabareta” amaitzeko
Helburua antzerkia gizarteratzea denez, aurten inaugurazinoa, maiatzaren 17an, kalean egingo da. Modu honetan, herritar guztiek parte hartu ahalko dabe, umeen lanari merezi dauen lekua aitortuz. Aurkezpen antzeztu hau herriko ikastetxe desberdinetako ikasleek prestau dabe, Oihane Enbeitaren gidaritzapean eta Segundo Olaeta Musika Eskolaren laguntzagaz.
Eguneroko emanaldiak, betiko lez, Lizeo Antzokian izango dira: goizez ikasleentzat eta arratsaldez familientzat. Jaiari amaiera emoteko, maiatzaren 31n, kale antzerki ikusgarria egongo da publiko guztiarentzat: Panoli Kabareta.
Programazioa hamen





