Foruko herritarrek ez dabe urrunera joan beharrik izango nortasun agiriak eguneratzeko. Datorren ekainaren 23an, martitzena, NANa (Nortasun Agiri Nazionala) zein pasaportea barritzeko zerbitzua egongo da Foruko Udaletxe ondoan.
Zerbitzu hau erabili gura dabenek goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean hurbildu beharko dabe bertara. Hori bai, garrantzitsua da jakitea izena emotea derrigorrezkoa dela; horretarako, ekainaren 19a baino lehen deitu behar da 94 625 51 80 telefono zenbakira txandea hartzeko.
Agiriak barritzeko orduan, gogoratu behar da argazki eguneratu bat eta agiri zaharra eroan behar dirala. Ordainketari dagokionez, eskudirutan bakarrik egin ahal izango da: NANak 12 euroko kostua dauka eta pasaporteak, barriz, 30 eurokoa. Aukera parebabea da izapide honeek herritik urtan gabe eta erosotasun osoz egiteko.





