Foruko udako kanpamentuak eta gazte kanpusa martxan dagoz

Foruko Udala oporretan ondo pasetako aukera ederra prestetan dabil aurten be. Herriko ume eta gaztetxoentzat zuzendutako Udako Kaleko Kanpamentuak eta Gazte Kanpusa antolatu dauz, adinaren arabera banatuta:

Udako Kaleko Kanpamentuak: 4 eta 9 urte bitartekoentzat (2012 eta 2017 urteen artean jaiotakoak).

Gazte Kanpusa: 10 eta 14 urte bitarteko gazteentzat.

Jarduera guztiak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo dira, goizeko 09:30etik 13:30era. Bilgunea JM Torrealdai Kultur Etxean izango da, eta talde txikietan antolatuko dira segurtasun neurri guztiak bermatzeko.

Izena emoteko epea ekainaren 5a baino lehen amaituko da. Informazio gehiago gura dabenek edo izena emon gura dabenek Foruko Udaletxera jo lekie goizez, edo JM Torrealdai Kultur Etxera arratsaldez.