Aukera paregabea egongo da Gabriel Aresti idazlearen eta Mundakaren arteko harremana hurbiletik ezagutzeko. Gaur bertan, ekainak 10, ibilbide gidatu eta solasaldi berezi bat egingo da herrian.
Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, J.M. Etxeita Udal Liburutegian. Luxuzko gidari bat egongo da saioa bideratzeko: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Bere eskutik, euskal literaturaren berritzaile nagusietako baten pausoak eta herriagaz eukan lotura aztertuko dituzte parte-hartzaileek.
Saioan parte hartu nahi daben herritarrentzat ezinbestekoa izango da aurretiaz izena emotea Liburutegian bertan, lekuak mugatuak izan daitezkeelako.





