Gautegiz Arteagako Herriko plazan aparkatze mugatuko eremua jarri dabe

Gautegiz Arteagako Herriko plazan aparkatze mugatuko eremua martxan jarri dabe asteon, herritarren mobiltasuna errazteko asmoagaz.
Zerbitzu barri hau astean zehar egongo da erabilgarri, astelehen goizeko 7:30etik hasi eta bariku eguerdiko 14:30ak arte.

Aldiz, asteburuko atsedena eta plaza libre egotea bermatzeko, bariku eguerdi horretatik astelehen goizera arte aparkalekua itxita egongo da ibilgailuentzat.

Neurri honen bidez, herriko erdiguneko joan-etorriak antolatu eta espazioaren erabilera egokia sustatu gura dau udalak lanegunetan.