Gautegiz Arteagako III. Azoka helduko da larunbat honetan herriko plazara, herri kirol erakustaldi eta guzti

Gautegiz Arteagak gastronomia, tradizioa eta euskal kultura batuko dabezan hitzordu garrantzitsu bat hartuko dau datorren larunbatean, ekainaren 13an.

Gautegiz Arteagako III. Azoka goizeko 11:00etan hasiko da herriko plazan, eta eguerdi osoan zehar giro ederra ziurtatuko dau bertaratzen diran guztientzat. Eskualdeko ekoizleen elikagaiak eta artisautza produktuak ezagutzeko eta erosteko aukera bikaina izateaz gain, aurten erakargarri berezi bat gehituko zaio azokari, eguerdian herri kirol erakustaldi indartsu bat egongo baita herritarrak animatzeko.

Ekitaldi hau antolatzeko eta bultzatzeko, Gautegiz Arteagako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babes eta laguntza jaso dau.