Gernika-Lumon eta Bermeon odola emoteko hitzordu barriak

Odol-emateak funtsezkoak dira osasun-sistema mantentzeko, eta datozen asteetan Busturialdeko herritarrek aukera barriak izango dabez odola emotera hurbiltzeko.

Gernika-Lumoko bizilagunek, hiru egun izango dabez odola emotera joateko, eta hitzordu guztiak Artekalea-Foru plazan izango dira bagilaren hasieran. Lehenengo saioa bagilaren 1ean izango da, astelehenez, ordutegi zabal bategaz: goizez 09:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 21:00etara. Bigarren hitzordua asteburuan jarri dabe, bagilaren 6an, zapatuagaz, goizez bakarrik odola emon gura dabenentzat (09:30etatik 14:00etara). Azkenik, bagilaren 8an, astelehenez, hirugarren saio bat egingo dabe plaza berean, goizez 09:30etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 21:00etara.

Bermeoren kasuan, odola emoteko aukera egongo da bagilaren 25ean, eguenean. Egun horretan Lameran egongo dira arratsaldez, 16:45etatik 20:45etara bitartean.