Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak ateak zabalduko dauz asteburuetan be, ikasleei azterketak prestetako leku lasai bat eskaintzeko asmoz. Aurreko urteetan lez, neurri hau gure herriko gazte eta oposizinoak ikasten dabezanentzat pentsatuta dago, urteko sasoirik gogorrenean laguntzeko.
Ordutegi barria datorren zapatuan, maiatzak 23, hasiko da eta ekainaren 28ra arte mantenduko da. Hona hemen ikasteko gelaren ordu barriak:
- Zapatuetan: Arratsaldez, 14:00etatik 20:00etara.
- Domeketan: Goizez, 10:00etatik 14:00etara.
Gogoratu behar da ordutegi luzapen honek ikasteko gelari bakarrik eragingo deutsala; liburutegiko gainontzeko zerbitzuak betiko moduan mantenduko dira astean zehar.





