Herri kirolak eta arrauna protagonista domekan Ajangizen

Datorren maiatzaren 17an, Ajangizko Herriko Plaza kirolerako eta familia artean gozatzeko topaleku bihurtuko da. Egun osoko egitarauagaz, tradizinozko kirolak herritarrengana hurreratzea da asmoa, modu parte-hartzaile eta ikusgarrian.

Goizeko 12:00etan hasiko da ekimena jardunaldi parte-hartzaile bategaz. Bertan, hurbiltzen diran guztiek herri kirolak eta arrauna bertatik bertara probetako aukerea eukiko dabe. Ostean, 13:00etan, maila altuko erakustaldia egongo da Euskal Herriko kirolari ezagunen eskutik, gure herri kirolen indarra eta trebetasuna erakusteko.

Aukera parebabea da domeka goiz jator bat pasetako, kirola eginez eta gure sustraiakaz bat eginez.