ETSk historia egin eban martian hiru egunetan Bizkaia Arena (BEC!) betez, 20 Urte Zure Eskutik proiektuko hitzorduetan. Plataforma digitaletan erreprodukzino kopuru gehien dituan euskal taldea da. Horregaitik, hiru egun horreetan grabautako diskoa kaleratu dabe.
Primeran plataformeak, gaur arratsaldean (19:00), hilak 25, martiaren 22an zuzenean emon eban kontzertua estreinauko dau.
Kontzertuetan, ETSk, ondoko artista honeek izan zituan alboan: Zetak, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Búhos, Dupla, Süne, Joselu Anaiak, Idoia edo Green Valley.
ETSren diskorik onena da. Ez bakarrik gure abesti enblematikoenak batzen ditualako, baita publikoaren emozinoak kantu bakotxean dagozalako be, nabarmendu Iñigo Etxezarretak.
Diskoa ETSren zazpigarren lana da, Genis Tranikek nahastauta eta Alex Psaroudakisek masterizauta.
en).