Jai Alai

‘Jai-Alai’ da Gaizka Arostegi idazleak argitaratu berri duen nobelaren izenburua. Honek aditzera eman duenez, zesta puntari buruzko istorio bat da, euskaraz idatzi den lehenengoa. Zehazki, kirok honek munduan zehar izandako ospea hartu du abiapuntu ETBko kiroletako emakizunetan lan egin izan duen Arostegik.

Otsailak 11an aurkeztu eban bere lan berria Gaizka Arostegik, Ekar argitaletxeko Xabier Mendiguren editoreak lagunduta. Idazleak azaldu duenez, zesta punta «kirol soil bat baino gehiago» delako erabaki zuen honen inguruan nobela ontzea. Munduan mende bat baino gehiagoko ibilbidea duela azpimarratu du, esate baterako, Estatu Batuetan, Kuban, Argentinan, Txinan, Egipton edo Filipinetan.

«Beste kirolek ez daukaten xarma berezia eta epika» ditu zesta puntak, idazlearen hitzetan. «Bizitzaren metafora bezala», grina, pasioa, borroka, dirua, sexua, arrakasta eta porrota ere tartean daude. Beraz, «osagai horiekin zirraragarria da idazle batentzat liburu bat idaztea», adierazi du.

Martin Larralde da liburuaren protagonista, izenarekin Ruper Ordorikaren kantari keinu bat eginez, Arostegik azaldu duenez. Urte askoan munduko frontoietan ibilitako puntista da Larralde eta Euskal Herrira Cadillac Eldorado batean itzultzen denean hasten da eleberria, 1989ko Estatu Batuetako pilotarien grebarekin batera.