Tu-K
Tu-K/2026
Tu-K musika taldeak Zer gixon genero za zu? abestia kaleratu berri du. Abesti hori 22 21-11 disko berria kaleratzearekin bat argitaratu du taldeak. 2024an”Tuka esaten da “disko bikoitza kaleratu zuten, eta proiektuari segida ematea erabaki dute, lan berriarekin. Diskoa zazpi abestiz osatuta dago, eta izenburua t, u eta k hizkiek alfabetoan duten zenbakia da.
1984an Txomin Uribek –Azpeitian bizi da– eta Josu Aranbarrik sortutako taldea da Tu-K. Ordutik 40 urte igaro zirenean, taldearen hainbat abesti bermasterizatu zein digitalizatu eta binilo bikoitz batean jaso zituzten, 2024an. Orain, berriz, lan horien jarraipen gisa kaleratu dute disko berria.
Taldeak adierazi duenez, lan berriarekin “musikalki saltoa” eman dute: “Programazioak eta tekleriak presentzia handia hartu du Jose Lastraren eskutik, gitarretan Markel gaztearen eskua antzematen da, eta beti bezala, Josuren eta Txominen lana dago, baina horiek ere garapen musikal handia izan dute”. Ekoizpena ere asko landu dute, batez ere Lastra beraren eta Txufo Wilsonen eskutik. Horrez gain, Ixiar Orejak, Izar Aranbarrik eta Jon Salinasek (Tatxers) parte hartu dute gonbidatu gisa.
Musikalki, post-punk estilotik pop alternatibo eta indie estiloetara bidea egin dutela nabarmendu dute; abestiek indarra dute, baina beren artean ezberdinak dira.