Jai Alai pilotalekuak 800 nagusi inguru batu dauz tradizinozko bazkari herrikoian

Joan dan zapatuan, Gernika-Lumoko Udalak urteroko nagusien bazkari herrikoia antolatu eban, eta aurtengo edizinoak arrakasta itzela euki dau barriro be. Guztira, 800 pertsona inguru batu ziran Jai Alai pilotalekuan, herriko hitzordu sozial garrantzitsuenetariko bat bihurtu dan egun honetaz gozateko. Aurten, gainera, egitasmoak hamazazpigarren urtea bete dau martxan.

Eguna jai giro ederron eta lagun artean igaro zan, elkarbizitza eta poztasuna nagusi zirela. Udalaren helburu nagusia nagusiei euren lekua eta errekonozimendua emotea da, eta bide batez, harremanak sendotzeko eta alkarregaz egoteko gune atsegin bat eskaintzea.

Gastronomia ona eta festa giroa uztartuz, bazkari hau erreferentziazko topagune bilakatu da herriko nagusi askorentzat.