Lizeo Antzokiak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak herriko garapen kulturala bultzatzen jarraitzeko ekimena aurkeztu dabe: “Laguna 2027” txartela. Azaroaren 2tik aurrera zabalduko da bazkide egiteko epea Kultur Etxean bertan, zaleei abantaila ekonomikoak zein kultura-jardueretan lehentasunezko aukerak eskaintzeko asmoz.
Txartel honen bidez, bazkideek urte natural osorako onurak eukikp dabez, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Fideltasun-ekimen honek ikusleak udalerriko kultur bizitzaren eragile aktibo bihurtzea dau helburu, kalitatezko programazioaz prezio xumeagoan gozatzen daben bitartean.
Bazkideentzako abantaila nagusiak:
-
Ia %25eko deskontua Lizeo Antzokian zein Elai-Alai aretoan antolatutako ikuskizun guztietan.
-
2 sarrera doan, edozein ikuskizunetan erabili ahal izateko.
-
6 sarrera doan zinemarako edota Lizeoko emanaldietarako.
-
Deskontu bereziak Euskadiko Antzoki Publikoen Saren barruan dagozen areto guztietan.
-
Aurretiazko informazio esklusiboa eta sarrerak erreserbatzeko lehentasuna, programatutako ekitaldien barri beste inork baino lehenago izateko.
Laguna txartela eskuratu eta herriko kultura-sarea babestu nahi daben herritarrek azaroaren 2tik aurrera egin ahal izango dabe eskaera Gernika-Lumoko Kultur Etxean.



