Mundakako Udalak Ludotekako udalekuak eskainiko dauz bigarren urtez jarraian. Zerbitzu hau Ludotekaren bitartez, jarriko da martxan, udan familiei aisialdi, hezkuntza eta kontziliazino aukera on bat eskaintzeko helburuagaz.
Iazko udan ekimenak izandako harrera ona ikusita, Udalak zerbitzua hobetzeko konpromisoa hartu dau, eta horretarako, 2025ean parte hartu eben familien ekarpenak eta iritziak kontuan hartuko dauz edizino barri hau beharrizan horretara egokitzeko.
Izena emoteko prozesua errazteko eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko asmoz, Udalak galdetegi bat jarri dau familien eskura.
Formulario honen bidez, parte hartzeko eskaerak jasoteaz gain, herritarren proposamen barriak be batuko dira ekimena urtez urte borobiltzen joateko.
Udaletik herriko familia guztiak animatu gura dabez prozesu honetan parte hartzera eta galdetegia betetzera, guztion artean udaleku hobeak eraikitzeko.





