Maiatzeko egitarau zabala Mundakako liburutegian

Mundakako liburutegiak jardueraz beteriko hila prestatu dau maiatzerako, adin guztietako herritarrei zuzendutako proposamenakaz.

Hilaren 14an izango da lehenengo hitzordua Irakurketa Klubaren eskutik; bertan, Luis Garden “Urrats galduen hotsa” eta Jorge Fernándezen “Insectario” obrak aztertuko diabez parte-hartzaileek.

Ondoren, maiatzaren 20an, arratsaldeko 18:30ean, Jon Kepa Iradi Madariagak bere azken lana aurkeztuko dau: “Arraingorri” izeneko liburua.

Hilabeteko eskaintzeagaz amaitzeko, maiatzaren 21ean eskolako umeen txandea izango da; liburutegira hurreratuko dira “Ameli eta Xirrikituen jostunek” izeneko ipuin kontaketa musikatuagaz gozatzera.