Mundakak herria zaintzeko eta edukiontzietatik kanpo zaborrik ez uzteak daukan garrantzia gogorarazi dau

Aurreko egunotan, gizalegearen kontrako hainbat jokabide atzeman dira Mundakan. Zehazki, edukiontzietatik kanpo utzitako hondakinak eta herriko kartel zein informazio-paneletan egindako pintadak ugaritu egin dirala jakinarazi dabe.

Udaletik gogorarazi dabe zaborra kalean uzteak bizikidetza ez ezik, osasun publikoa eta herriaren irudi ona be zuzenean kaltetzen dabezela. Horrez gain, ekintza honeek garbiketa-zerbitzuan kostu gehigarri handiak sortzen dabez, eta azkenean, herritar guztien artean ordaindu behar izaten dira.

Gauzak horrela, erakunde publikoak oinarrizko arau hauek ekarri gura izan dauz gogora:

  • Hondakinak behar bezala bereiztea derrigorrezkoa dela.

  • Arauak ez betetzeak eta antzeko jokabide ez-zibilek zigorrak ekar ditzaketela.

  • Erabat debekatuta dagoela obra-hondakinak edo bestelako hondakin handiak kalean uztea.

  • Mota honetako materialak botatzeko, Garbigunea erabili behar dela neorbaitek behar izanez gero.

Era berean, Udalak gogor gaitzetsi gura izan dauz elementu publikoetan egindako pintada eta txikizioak. Mundaka garbi eta txukun zaintzea guztion ardura dela azpimarratu dabe, eta herritarrei gure herria errespetatzeko eta altzari publikoak babesteko eskaera luzatu dautsie.