Udalak jakinarazi dau 2025eko pegatinak baliozkoak izango direla hurrengo abisura arte, ordenantzan aldaketak aztertzen dabilen bitartean.
Mundakako Udalak jakinarazi dauenez, Egoiliarrentzako Aparkaldi Arautuaren Udal Ordenantzan egin litezkeen aldaketak aztertzen eta ebaluatzen dabil. Prozesu hori dela eta, 2025erako balioa daukan bereizgarria edo pegatina automatikoki luzatuta geratuko da hurrengo abisua emon arte.
Hori dela eta, Udalak mesedez eskatzen die herritarrei 2025eko pegatina horiek leku ikusgarrian mantentzeko. Behin betiko erabakia hartzen denean, bide ofizialen bidez argitaratuko da bereizgarri barriak noiz eta nola eskatu beharko diren.





