Mundakako Udalak abian jarri dau San Pedro jaietan txosnak ipinteko eskaera epea

Mundakako Udalak, Sorne Rubio Arano alkatesearen bidez, zabaldu dau 2026ko San Pedro jaietan txosnak instalatzeko eskaerak eta agiriak aurkezteko epea. Deialdi hau herriko jai egitarauan aktiboki parte hartu eta lagundu gura daben kultur, kirol eta bestelako talde zein elkarteei zuzenduta dago. Interesatuta dagozan taldeek datorren ekainaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dabe dokumentazio guztia udal bulegoetan.

Igarri daben oinarrien arabera, baimendutako elkarteek hainbat baldintza zorrotz bete beharko dauz txosnen instalazioari eta funtzionamenduari jagokonez. Txosnak ekainaren 23tik aurrera jarri eta uztailaren 6an guztiz kendu beharko dirala zehaztu dabe, eta ezingo dabe 8×4 metro karratuko neurria gainditu gutxi gora-behera. Gainera, argi eta ur konexioen kostua elkarteen kontura izango da , eta guztiz debekatuta egongo da 18 urte azpiko adingabeei alkohola edo tabakoa saltzea, baita 16 urte baino gutxiagokoak txosna barruan lanean edo egoten egotea be.

Informazio guztia hamen