Muruetak San Isidro jaiak ospatuko dauz barikuan, herri giro ederrean

Datorren barikuan, maiatzak 15, Muruetak San Isidro eguna ospatuko dau goizetik berandura arte. Muruetako Udalak eta herriko laguntzaileek egitarau potoloa prestatu dabe, tradizinoari eta herri kirolei tarte handia emonez. Urtero lez, auzotarrak eta inguruko herrietako bisitariak batzea itxaroten da gure eskualdeko txokorik politenetako baten.

Eguna hasteko, 11:00etan mezea eta prozesinoa egongo dira San Isidrorekin. Ostean, San Isidro Kofradikoen hamaiketakoa egongo da, indarrak hartzeko, eta gerotxoago boloak eta bingoa, giroa berotzen hasteko.

Arratsaldean be ez da aspertzeko astirik egongo:

18:00etan: Zaldi proba ikusgarriak Erezuma (Lambo) eta Xanartaren (Zumaia) artean.

18:30etik aurrera: Mus txapelketarako izen-ematea Muruetako eskolan. Sari ederrak egongo dira jokoan!

19:30ean: Zesta partiduak Gernika Jai-Alaiko alebin eta benjaminen eskutik.

Egunari amaierea emoteko, jaien agurra eta txokolatada gozoa egongo da denontzat.