Odola emoteko aukera barriak Busturialdean maiatzean zehar

Odol-emate unitate mugikorrak Busturialdera hurreratuko dira hile honetan be, herritarrei euren laguntzea errazteko asmoagaz.

Hurrengo egunetan, Gernika-Lumoko eta Bermeoko bizilagunek izango dabe aukerea ekimen honetan parte hartzeko.

Gernika-Lumon bi hitzordu nagusi egongo dira, biak Artekalea-Foru plazan:

  • Maiatzaren 4an, astelehena: Goizez, 09:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 21:00etara.
  • Maiatzaren 11n, astelehena: Ordutegi bera izango dau, goizez (09:30-14:00) eta arratsaldez (16:30-21:00).

Bestalde, Bermeon, hilaren amaiera aldera egongo da odola emoteko aukerea:

  • Maiatzaren 27an, eguaztena: Unitate mugikorra Lameran egongo da, arratsaldez bakarrik, 16:30etik 20:30era arte.

Gogoratu odola emotea bizitzak salbatzeko modu zuzen eta erraza dala.