Sukarrietako udako udalekuak martxan dagoz, izena emoteko epea zabalik

Uda gainean daukagu eta Sukarrietako Udalak herriko gaztetxoentzako udalekuak antolatu dauz aurten be.

Ekimen hau 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta AXI EKITALDIAK alkartea arduratuko da den-dena koordinatzeaz. Udalekuak bost astetan zehar egingo dira, ekainaren 22an hasi eta uztailaren 24ra arte. Ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, baina gurasoek “zaintza” zerbitzua kontratatzeko aukerea daukie goizeko 9:00etatik aurrera, 30 euro gehiago ordainduta.

Bilgunea herriko ludotekan izango da eta ekintzak Sukarrieta inguruan egingo dira; euria eginez gero, liburutegia be erabiliko dabe.

Izena emotea eta baldintzak

Garrantzitsua da jakitea udaleku honeek osorik euskaraz izango dirala. Prezioaren barruan asegurua, kamiseta bat, jarduera guztiak eta beharrezko materiala sartzen dira.

Izena emoteko epea ekainaren 20ra arte dago zabalik eta helbide honetan egin daiteke: https://axiekitaldiak.com/sukarrieta/.

Kontuan hartu beharreko zehaztasun batzuk:

Lehentasuna eukiko dabe Sukarrietan erroldatutakoek, batez be familia ugariek. Bestalde, gitxieneko taldea egon beharko da, hau da astean gitxienez 10 ume egon behar dira udalekuak aurrera ateratzeko. Eta ordainketa Axi Eventos kontu korrontean sartuta egin behar da.