Torrealday Gernikak eta Steelphalt Getxok goiko postuen lehiari eusten dautsie Ohorezko Elite Mailan

Oso estu dabil kontua errugbiko Ohorezko Elite Mailako goiko postuetan. Lidergoa lortzeko lehiak bizirik jarraitzen dau eta lau jardunaldi igaro ostean, Torrealday Gernika Rugby Taldea eta Steelphalt Getxo Rugby puntu bakarrera dagoz sailkapenaren gailurrean.

Gernikarrek ez dabe hutsik egin eta euren egoera paregabea mantentzen dabe: faborito direla erakutsi eben berriro azken jardunaldian. Kanpoan jokatu arren, 24-38 irabazi eutsien Recoletas Salud Fénix taldeari. Garaipen honi esker, laugarrena jarraian, 17 puntu daukaz lidergoan. Getxoko taldeak ere ez dau atzera pausorik emon; Ingenieros Industriales Las Rozas mendean hartu eban Madrilen (31-37) eta bigarren postuan dago 16 puntugaz.

Gainerarteko partiduei begiratuta, Hernanik ere hiru garaipen jarraian lortu dauz Valencia RC mendean hartuta (43-19) eta hirugarren postura igotzea lortu dau 13 puntugaz. Bestalde, M23 Mailako lehiaketan ezbeharra izan dau Gernikak: Alzaga Gernika Arratiko RTk 7-73 galdu eban Emerging El Salvadorren aurka.

Datozen jardunaldietan ikusi beharko da Busturialdeko taldeak eusten dautson freskotasun eta martxa indartsu honi, baina argi dagoena da gernikarrak goiko postuetako lehiaketan oinarrizko protagonismoa izaten zabiltzala.