Urdaibai Bird Centerrek Euskadiko turismo arduradun nagusien bisita jaso dau

Urdaibai Bird Centerrek Euskadiko turismo arduradun nagusien bisitea jaso dau.

Bertan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru aldundietako Turismo zuzendariak, Jakes Aguirrezabal Iribar Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeagaz batera egon ziren. Bisita honetan, Leire Sáez Ríosek (Bizkaia), Libe Oteguik (Gipuzkoa) eta Juan Felipe García Miravallesek (Araba) bertatik bertara ezagutu dabe natura-turismoan, ingurumen-hedapenean eta zientzia-ezagutzan erreferente moduan egiten dogun lana.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta, arduradunek azaldu dabenez “gure zentroa ekosistema paregabe honetara zabaltzen dan leiho pribilegiatua da, non hegaztien behaketeak bat egiten dauen hezkuntzeagaz, kontserbazinoagaz eta esperientzia jasangarriekaz. Topaketa honek agerian itxi dau inguruagaz errespetuz jokatzen dauen turismo-eredu baten garrantzia, gure lurraldeari balioa erantsiz baina biodibertsidadearen babesa inoz ahaztu barik”.