Gautegiz Arteagako Udalak herriko bideak eta azpiegiturak berritzeko planari ekingo deutso hurrengo hilabeteetan. Udalerriko mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobeagoa izateko helburuagaz, herri bide batzuetan konponketa eta egokitzapen lanak egitea aurreikusten dabe, bide seguruagoak eta erosoagoak bermatzeko.
Gune horreen artean, lehenengo esku-hartzeak hurrengo egunetan bertan hasiko dira Zelaieder eta Zelaialde kaleetan. Kale bi honeetan egingo diran lanen xede nagusia irisgarritasuna nabarmen hobetzea izango da, oinezkoen joan-etorriak erraztuz eta egon ahal diren arkitektura-hesiak ezabatuz.
Udaletik adierazi dabenez, hirigintza hobekuntza honeek herria atseginagoa eta inklusiboagoa egiteko konpromisoari erantzuten deutsie, eta obrak irauten daben bitartean herritarrei sortu litezkeen eragozpenak ahalik eta gehien gitxitzen saiatuko dira.





