Bermeoko Udalak gaur bertan jakinarazi dauenez, ETS (En Tol Sarmiento) talde ezaguna izango da jaien hasieran. Irailaren 7an, txupinazoak zerua argitu ostean, euskal musikaren panoramako talderik indartsuenetako bat igoko da oholtzara herriko giroa goitik bera berotzeko.
Azken urteotan milaka lagun mobiduteko gaitasuna erakutsi dau ETSk, eta Udalaren ustez, lehenengo gauerako aukerarik onena da “kalidade handiko proposamena” eskaintzeko. Herritar zein kanpotik datozen bisitari asko batuko dirala itxaroten da, gure jaietako hitzordurik garrantzitsuenetako bat bihurtuz.
Baina musikea ez da hor amaituko. Hurrengo egunetan be denetariko doinuak izango dira Bermeon, gustu guztietarako: Cherry & The Ladies, Oxabi, Txapela Brava, Merina Gris, Akerbeltz eta Mariachi Imperial taldeek girotuko dabe herria.
Bestalde, udaletxean buru-belarri dabilz lanean dena prest eukiteko. Dagoeneko martxan dago jaietako kartela aukeratzeko lehiaketea eta jai-libururako lanak aurkezteko epea be zabalik dago.





