Mundakako Laidatxu hondartzan berriro ere libre da bainua hartzea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera itzi dau Laidatxun bainua ez hartzeko gomendioa, abuztuaren 19an egindako jarraipen-analisien emaitzak eskuetan izanda. Proba honek argi itzi dau uraren kalitatea erabat normaltasunera itzuli dela, eta, ondorioz, udatiarrek zein herritarrek ez dabe inongo oztoporik...

Aldundiak eta Iberdrolak ituna sinatu dabe Urdaibaiko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak beste urrats bat egingo dau bere natura-ondarea babesteko eta azpiegitura modernoagoak izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bidez, eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskualdeko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko lanak batera koordinatzeko. Akordio...

23 gazte ari dira uda honetan Muxikako bide zaharrak berreskuratzeko lanetan

Udako oporrak atseden hartzeko baino, gure natura eta ondarea zaindu eta biziberritzeko aprobetxatu nahi izan dabe hainbat gaztek. Euskadi osoan 200 gazte inguru parte hartzen ari dira Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegietan, eta horietako bat Muxikan kokatuta dago erabat. Uztaileko lehenengo...

Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean jarriko dau eklipsea dela-eta: zer jakin behar da Busturialdean?

Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...

Gautegiz Arteagak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu berria jarri dau martxan herrian

Gautegiz Arteagako Udalak beste urrats bat eman dau udalerri jasangarriago bat eraikitzeko bidean: ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu berria erabilgarri dago jada herrian. Proiektu honegaz, udal taldeak agintaldiko beste konpromiso nagusi bat betetzea lortu dau, mugikortasun elektrikoa eta ingurumenaren zaintza sustatzeko...

Gaztelugatxerako sarbideak itxiko dabez abuztuaren 12ko eklipsearen ondorioz

Egun berezia eta berebizikoa dator abuztuaren 12an gure kostaldean. Eguzki-eklipseak jende ugari erakartzea aurreikusten da eta, horren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak (Bakiogaz eta Lakuako Segurtasun Sailagaz batera) segurtasun dispositibo berezi bat jarriko dabe martxan Gaztelugatxeko Donienen. Segurtasuna...

Eako Haizeder HLHI eskola berria eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dabe: inbertsioa 8,5 milioi eurotik gorakoa da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila buru-belarri dabil Eako Haizeder HLHI berria eraikitzeko lanekin. Hezkuntza Eraiki 2030 estrategian jaso eta Bizkaiko mailan proiektu estrategiko bat den ekimen honek 8.538.131,78 euroko inbertsioa dakar, udalerriari eta Busturialdeko eskualdeari ikastetxe moderno, irisgarri eta erabat jasangarria...

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Busturialdean ura arrazionaltasunez erabiltzeko deia egin dau

Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....

Ekoetxeak 5.000 betaurreko banatuko dauz, eguzki eklipsea segurtasunez ikusteko

Euskadiko ingurumen zentroek bat egingo dabe Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekintzarekin, eta eklipserako betaurreko homologatuak banatzeko eta jasotzeko gune gisa jardungo dabe Abuztuaren 12an, belaunaldi batean ia tokirik ez duen gertaera horietako bat izango dau Euskadik: eguzki eklipse osoa, 2183. urtera...

Mundakako Laidatxu hondartzan bainua libre da

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak amaitutzat emon dau uztailaren 24an ezarritako bainua ez hartzeko gomendioa. Azken egunotako urduritasunaren ostean, albiste ona dator Mundakatik. Uztailaren 27an hartutako ur-laginen emaitzak eskuetan, Osasun Sailak egiaztatu dau Laidatxuko uraren kalitateak berriro ere betetzen dabezela legez...

Laidatxuko uren azken azterketaren emaitzak bihar jakingo dira ostiraleko matxuraren ostean

Mundakako Udalak Laidatxuko hondartzako uraren kalitateari buruzko azken ordukoa helarazi dautse herritarrei. Joan den ostiralean, uztailak 24, ponpaketa-sisteman gertatutako matxura baten ondorioz hondakin-uren isurketa bat izan zen hondartzaraino, baina egoera berehala bideratu zen. Ur Partzuergoak emondako datuen arabera, intzidentzia ordubeteko...