Euskara erosotasunez ikasi eta bizitzeko aukera barria heldu da Mundakara

Mundakako Udalak eta AEK-k elkarlanean euskara eskolak antolatu dabez herrian bertan. Hasierako zein oinarrizko mailako ikastaroak izango dira, euskara gertutik eta modu errazean berreskuratu edo ikasi nahi daben herritar guztiei bideratuta. Eskolak urritik ekainera bitartean emango dira, martitzen eta eguenetan....

Euskadi eta Castillako poetak elkartuko dira Mundakako Santa Katalinan hitzordu berezi batean

Mundakako Santa Katalina baseliza ikusgarriak poesia eta literatura ardatz daukiezan ekitaldi berezi bat hartuko dau datorren domekan, irailak 20. Euskadi eta Gaztela-Mantxako olerkarien arteko hurbilketa eta senidetzea ospatzeko, olerki irakurketa publikoa antolatu dau III. Hermanamiento Grupo Oretania ekimenaren baitan. Ekitaldia...

Mundakako iraila kultura eta kirol planez beteta dator hilabete amaierara arte

Mundakako Udalak agenda kultural eta kirol-proposamen zabala prestatu dau irailaren bigarren erdirako. Irailaren 15etik aurrera, herriko bizitza soziala eta kulturala bizkortzeko jarduera ugari egongo dira adin guztiendako gaituta: musika zuzenean, irakurketa klubak, kirol lehiaketak eta historiarako tartea. Urtaro aldaketagaz batera,...

Gizonezko bat hil da Mundakako hondartzan astelehen arratsaldean

Mundakako hondartzan 71 urteko gizonezko bat hil zan atzo, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gertakaria arratsaldean izan zen, larrialdi zerbitzuek uretan zegoen pertsona bat ateratzeko eta artatzeko esku-hartzea behar izan ebenean. Hondartzako sorosleak...

Mundakako Udalak Santa Katalinako bideak barriztu eta segurtasuna bermatu dau

Udalak, beste administrazio batzuekin lankidetzan, Santa Katalinako sarbideak mantentzeko eta egokitzeko lanak amaitu barri dauz. Eremuaren egoera txarrari erantzun eta herritarren segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea izan da helburu nagusia. Mundakako gune ikonikoenetako batera heltzeko bideak egoera kaskarrean egon dira azkenaldian....

Mundakak bat egin dau Anezka eta Emalan+45 programegaz, herritarren laneratzea errazteko

Lanean hasteko edo lan-aukerak hobetzeko aukera barria daukie eskura Busturialdeko herritarrek. DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak Anezka eta Emalan+45 programak jarri dabez martxan, enplegu-eskatzaileei orientazioa, prestakuntza eta enpresekiko harreman zuzena eskaintzeko asmoz. Anezka programa enplegu-eskatzaile guztiei zuzenduta dago. Talde...

Mundakako Liburutegia itxita egongo da abuztuaren amaieratik irailaren erdialdera arte

Mundakako Liburutegiak bere ateak itxiko dauz abuztuaren 31tik irailaren 13ra bitartean. Iraileko lehenengo aste bi hauetan zerbitzua gelditu egingo da, baina udalak herritarren erosotasuna bermatuko dau epe horretan. Horregaz batera, jakinarazi dabe maileguan hartutako liburuak bueltatu nahi daben erabiltzaileek Turismo...

Mundakako Musutruk elkarteak Euskal Futbol Eguna ospatuko dau abuztuaren 30ean

Mundakako kirol eta gizarte giroak hitzordu berezia izango dau uda amaiera honetan. Musutruk Mundakak antolatuta, datorren abuztuaren 30ean (domeka), Euskal Futbol Eguna ospatuko da Santa Katalinako inguru paregabean. Goizeko 11:00etatik aurrera, futbol partiduak eta giro ederra izango dira nagusi herriko...

Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean

Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean, eta herrira hurbiltzen direnek musika, gastronomia eta kulturaz joritako egitarau zabalaz gozatu ahalko dabe. Abuztuaren 28an, ostiralean, emango jako hasiera jaiari Mundakako Abesbatzaren emanaldiagaz. Kontzertua 20:00etan izango da portuan (euria egingo...

Mundakak Gerra Zibilean fusilatutakoak omenduko dauz eta familien testigantzak batu nahi dauz

Mundakako Udalak omenaldi berezia eta lore-eskaintza prestatuko dauz datorren irailaren 13an, Alkate Mallona parkean, Gerra Zibilean fusilatuak izan zirenen oroimenez. Ekimen honen helburu nagusia indarkeria zein errepresioa jasan ebezan herritarren memoria bizirik mantentzea da, bidezko aitortza eta errespetua adierazteagaz batera....

Bizkaibusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko dauz martxan Bilboko Aste Nagusian Busturialderantz

Bilboko Aste Nagusia ate-jokuan daukagu eta jaiaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzea da aukerarik seguruena eta erosoena. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzu bereziak ezarriko dauz abuztuaren 22tik 30era bitartean, jendearen joan-etorri oro errazteko asmoz. Busturialdeko herritarrei jagokonez, A3515 Bilbao-Bermeo...

Bigarren eskuko azoka berezia ospatuko da zapatuan Mundakan

Zuri balio ez dautsun zerbait beste norbaitentzako altxorra izan ahal da. Filosofia horregaz dator barriro ere Mundakako azoka berezia, herriko plaza kolorez, bizitzaz eta gauza bereziz betetzeko prest. Datorren abuztuaren 22an, zapatua, bigarren eskuko merkatu txikia egingo da Mundakako plazan,...