Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera itzi dau Laidatxun bainua ez hartzeko gomendioa, abuztuaren 19an egindako jarraipen-analisien emaitzak eskuetan izanda. Proba honek argi itzi dau uraren kalitatea erabat normaltasunera itzuli dela, eta, ondorioz, udatiarrek zein herritarrek ez dabe inongo oztoporik...
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak beste urrats bat egingo dau bere natura-ondarea babesteko eta azpiegitura modernoagoak izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bidez, eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskualdeko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko lanak batera koordinatzeko. Akordio...
Katilotxu Mundakako Emakumeen Elkarteak sustatutako proiektu barri bat jarri da martxan herriaren bihotzean. “Izan Ginelako, Gara” izenburupean, Mundakako emakumeen presentzia, lana eta memoria kolektiboa ikusaraztea dau helburu argazki erakusketa historiko honek. Ekimen berezi honek herriko emakumeek gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren...
Busturialdeko mendi, begiratoki eta itsasbazterrak jendez betetzea espero da eguazten honetan, abuztuak 12. Eguzki-eklipse historikoa ikusteko ikusmin erraldoia dago, eta horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak LABI alerta-fasean aktibatuko dau 15:00etatik aurrera. Segurtasuna bermatzeko eta errepideetako kaosa saihesteko neurri bereziak hartuko dira...
Mundakako Udalak abuztuko agenda kultural eta sozial osoa plazaratu dau, udako hilabete nagusian herria biziz eta giroez betetzeko asmoz. Erakusketek, Argi Gaua jaildiak nazioarteko folkloreak eta herriko jaiek lekua izango dabe datozen asteetan Mundakako kaleetan zein espazio publikoetan. Plan sorta...
Bermeo ezezik Mundakako Plazak ere kolorez, musikaz eta kultura aniztasunaz betetako gau berezia hartuko dau bihar abuztuak 7. Herritarrek zein bisitariek munduko hainbat nurtegietako tradizioak eta dantza ikusgarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dabe XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdiari esker....
Mundakako Juan Tribisarrospe Kultur Etxeak Enrike Zubia artistaren azken artelanak hartuko dauz abuztuaren 10era arte. Erakusketak tokiko kultura eskaintza aberastea dauka helburu, uda sasoian herritar zein bisitariei arte plastikoetaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz. Proposamen artistiko honek margo bilduma zaindua aurkezten...
Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak amaitutzat emon dau uztailaren 24an ezarritako bainua ez hartzeko gomendioa. Azken egunotako urduritasunaren ostean, albiste ona dator Mundakatik. Uztailaren 27an hartutako ur-laginen emaitzak eskuetan, Osasun Sailak egiaztatu dau Laidatxuko uraren kalitateak berriro ere betetzen dabezela legez...
Uztailaren 29an, etxeko txikiek zein nagusiek arratsalde dibertigarria izateko aukera bikaina eukiko dabe Mundakan. Kale Liburutegian (Txorrokopunta eremuan) klown antzerki ikuskizun berezia antolatu da, herriko familiei barre-algara giroan udako arratsalde ezberdin bat eskaintzeko asmoz. Plana Monda Lironda Pailasoak taldearen eskutik...
Euskadiko Kirol Portuak erakundeak beste bi zaintzaile gehiago jarri dauz Mundakan, seinale barriak ipini dauz eta Ertzaintzagaz koordinazinoa estutu dau. Erabagi hau Santa Katalina inguruan bainulari kopuruak gora egin dauelako hartu da, portuko segurtasuna eta txalupen jabeen bakea bermatzeko asmoz....
Mundakako Udalak Laidatxuko hondartzako uraren kalitateari buruzko azken ordukoa helarazi dautse herritarrei. Joan den ostiralean, uztailak 24, ponpaketa-sisteman gertatutako matxura baten ondorioz hondakin-uren isurketa bat izan zen hondartzaraino, baina egoera berehala bideratu zen. Ur Partzuergoak emondako datuen arabera, intzidentzia ordubeteko...