Bermeoko Udalak ezohiko mugimenduak eta une emozionalak bizi izan dauz azken osoko bilkuran. Herritarren zerbitzura egindako lanari zein errelebo politikoari lekua egin dio udalbatzak, herriaren orainaldia eta etorkizuna ardatz hartuta. Aldaketa nagusia udal taldean etorri da: Miren Begoñe Uriarte-Bidaurreta Ormaecheak...
Areneko kiroldegiak ateak zabaldu dauz berriro irailaren 17an, urtero egin ohi diren mantentze eta hobekuntza lanak amaitu ostean. Irailaren 1etik 16ra bitartean instalazioak itxita egon badira ere, Bermeoko Udalak azpiegiturak barriztu eta zerbitzuak nabarmen hobetzeko erabili dau denbora hau. Kirol...
Gernikako Ertzain-etxeko agenteek talde kriminal bat desegin dabe azken egunotan gure herrian. Guztira, 59 urteko gizon bat eta 40 urteko emakume bat atxilotu dauz, eta beste bi gizon (37 eta 59 urtekoak) ikertu gisa gelditu dira. Talde honi telefono eta...
Aurtengo udan Gernikak inoizko erregistro onenak lortu dauz turismoari jagokonez. Uztaila eta abuztua bitartean, 22.572 pertsona igaro dira Turismo Bulegotik informazio eske, iaz baino % 29,2 gehiago (2025ean 17.467 bisitari kudeatu ziran). Datu honek agerian uzten dau Gernika-Lumo erreferente bilakatu...
Zientzia eta ikerketea herritarrei gerturatzeko asmoz, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak ekimen berezia antolatu dau datorren irailaren 26rako Bermeon. Ekintza hau Minbiziaren Ikerketaren Munduko Egunaren harira (irailak 24) prestatu daben “Inpaktudun ikerketea: bizi-proiektuak bultzatzen dabezan ikerketa-proiektuak” kanpainaren barruan kokatzen da. Helburu...
Gure ingurumenaren osasunak eta naturak babes osoa behar dabe. Horregatik, albiste garrantzitsua jakinarazi dau Bizkaiko Foru Aldundiak: guztira 5,14 milioi euroko inbertsioa bideratuko dau 2029ra arte Urdaibaiko Busturialdeko uretan, paduretan eta duna-sistemetan azken urteotan zabaldu diren landare inbaditzaileei aurre egiteko....
Gernika-Lumon Kortezubi Bidea eta Aita Luis Villasante kaleen arteko plazan dagoen umeen parke barritua eta estalia erabat amaituta dago eta zapatu honetan, irailak 26, zabalduko da ofizialki. Udalak antolatutako inaugurazio ekitaldia 12:30ean izango da. Eguraldi txarrari aurre egiteko eta herriko...
Duela astebete agurtu eben Xixili Bermeon, eta horregaz batera amaitu ziren aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Irailaren 7tik 16ra bitartean, herriko kale eta plazak jendez betetan ikusi dira, eta Bermeoko Udalak balorazio oso positiboa egin dau. Eguraldiak ekitaldi...
Busturiko Mikel Deuna jaiek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzak ekarriko dabe Busturiko Altamira auzora irailaren 25etik (barikua) 27ra (domeka) arte. Hiru egunez, giro ona, herri kirolak, kultura eta jai giroa nagusituko dira bertako plazan zein inguruetan. Irailaren 25ean, barikuan,...
Gautegiz Arteagako Udalak beste pauso bat emon nahi dau herri bardinzaleago eta bidezkoago bat eraikitzeko bidean. Horretarako, udalerriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana abiatu dau, eta prozesu honetan herritar guztien iritzia eta proposamenak ezinbestekoak direla nabarmendu dau. Herriko berdintasun-egoera...
Ekoetxea Urdaibain egindako ekitaldian aurkeztu dau taldeak Proiektu Barria. Franki Garciak hartuko dau lehen entrenatzaile kargua, eta helburu nagusia jaitsiera postuetatik urrun mantentzea eta iaz baino gitxiago sufritzea izango da. Egoera kritikoa gaindituta, bueltan da saskibaloia Gernika-Lumon. Uda honetan Lointek...
Euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko saioak antolatu dauz J.M. Etxeita Udal Liburutegiak urritik maiatzera bitartean. Izena emoteko epea irailaren 30ean amaituko da. Irakurzaleek hitzordu garrantzitsua daukie berriro be Busturialdean. Mundakako Udal Liburutegiak ateak zabaldu dautso beste urte batez herriko Irakurketa Klubari,...