Bermeo mozorro, musika eta giro onez beteko da barikutik aurrera

Bermeok Aratusteen programazioa aurkeztu du, beraz, barikuan, zezeilaren 13an hasi eta 21era bitartean, herriko kaleak, plazak eta kultur guneak mozorro, musika eta giro onez beteko dira. Beste behin ere, ospakizunak posible egiteko, funtsezkoa izan da herriko talde, elkarte eta ikastetxeen...

Milaka pertsona batu ziren Gernika-Lumon ‘Guggenheim agur” esateko

Milaka pertsona etzan eta koordinatu ziren Gernika-Lumon joan den igandean, giza mosaiko handi bat osatzeko, mezu argi batekin: “Guggenheim agur”. Taldeko argazki bat da, hilabeteetako mobilizazioa irudikatzen ebana eta Guggenheim Museoa inguru horretan handitzeko proiektua behin betiko erretiratu dela irudikatzen...

‘Makillatu’ tailerra Gernika-Lumoko udal liburutegian

Inauterietako giroa eta sortzailetzaren arteko uztartzea helburu daukan tailer berezia antolatu dau Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak. “Makillatu” izeneko ekimenean parte hartzeko aukera izango dabe haur zein helduek, inauterietako aurpegi-desberdintasuna jostatzeko teknikak ezagutzeko eta praktikatzeko. Tailerra otsailak 13an, arratsaldeko 17:00etan hasiko da,...

Gernikako musika eskolak pandemia aurreko zifrak gainditu dauz

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta eskolak bilakaera egonkor eta iraunkorra izan dau azken sei urteetan, eta udalerriko kultura- eta prestakuntza-zutabeetako bat bilakatu da. 2020tik aurrera, matrikulazioa mantendu egin da, eta pixkanaka hazten joan da, batez ere tarteko mailetan eta maila helduetan. Datuek...

Domekan ospatuko dabe txitxiburduntzia Ereñon

Ereñon “Txitxiburduntzi Eguna” ospatuko da datorren domekan, zezeilak 15. Urtekerie Elexaldetik egingo da goizeko 9:30etan. Ibilbide erreza izango da eta aitzaki ezin hobea da ingurune natural ederrez gozatzeko.

...

Mundakako Goitiz bideko argiztapena hobetu da

Mundakako Udalak Goitiz bideko argiztapena hobetu dau. Lortutako 17.889,71 euroko dirulaguntzari esker, 13 farola berri jarri dira Goitiz Bidea inguruan, segurtasuna eta ikusgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Adierazi dabenez Udal gobernu taldeak lanean jarraituko dau eremu honetan, ibilbide osoan argiztapena osatzeko eta...

Bizikletak konpondu eta garbitzeko gune barriak Ibarrangelun, Foruan eta Muxikan

Dagoeneko Foruak eta Ibarrangeluk Bizipuntua daukie, eta Muxikan ere jarriko da bizikletak konpontzeko eta garbitzeko puntua. Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletaren erabilera sustatzeko azpiegitura-sarea sendotu dau bederatzi BiziPuntu berri jarriz, euren artean Busturialdeko herrietan; horri esker, 110 dira gaur egun lurraldean...

Emaitza onak Busturialdeko gimnasia taldeentzat eskolarteko 1. fasean

Asteburu honetan Xixili klubeko gimnasia taldeek emaitzak ezin hobeak lortu dabez ospatuko den eskolarteko 1. fasean. Larunbatean, Gernikako alebinen lehen taldea lehenengoa izan zen, bigarren taldea seigarren sailkatu zen, eta infantilak laugarren postuan geratu ziren. Igandean, berriz, benjaminen mailan Gernikako...

Mundakako liburutegiak ekitaldi bi antolatu dauz euskarazko literaturaren inguruan

Mundakako liburutegiak bi ekitaldi berezi antolatu dauz otsailean euskarazko literaturaren inguruan, Alde batetik, Irakurketa kluba otsailaren 12an izango da. Bertan, Bernat Etxepareren “Lingua e Vasconum Primitiae” lana irakurriko da, euskaraz argitaratutako lehen liburu historikoa. Saioa Miren Billelabetiak gidatuko dau. Bestalde,...

XV. Emakumeen Munduak nazioarteko kongresurako proposamenak aurkezteko epea zabalik

XV. Emakumeen Munduak: Emakumeak* eta munduak nazioarteko kongresuak proposamenetarako deialdia zezeilaren 15era arte egongo da zabalik. Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura egitasmoek Emakumeen munduak nazioarteko kongresua antolatu dabe Euskal Herriko, Estatu Espainoleko, Kolonbiako eta Mozambikeko emakume* feministen eta bakezaleen erakundeen...

Urremendik bat egin dau “Gaztemunduri Ateak Ireki” ekimenarekin

Eusko Jaurlaritzaren ‘Gaztemundu’ programak eta Batzen Kultur Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin sustatutako ‘Ateak Ireki’ ekimenak indarrak batu dauz ‘Gaztemunduri Ateak Ireki’ izeneko proposamenean, euskal diasporako gazteekin lotura eta harremanak zabaltzeko eta sendotzeko helburua daukan egitasmoa. Testuinguru horretan, Busturialdea-Urdaibai lehen...

Gautegiz Arteagak udal frontoia dinamizatuko dau ekitaldi desberdinak eskainiz

Gautegiz Arteagako Udalak udal pilotalekua dinamizatzearen aldeko apustua egin daum horrela , legegintzaldiko programa kudeatzeko ardatz estrategikoetako bat baita. Helburu horregaz, herrian funtsezkoa dan kirol-espazio hori egokitzen aurrera egiten dau, erabilera dinamikoa, zeharkakoa eta herritarren beharrizanekin bat datorrena bermatzeko. “Gure...