Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....
Gernika-Lumoko azoka berezien denporaldiak ez dau etenik egiten, eta datorren zapatuan, abuztuak 1, udako hitzordu gastronomiko nabarmenetako bat hartuko dau Merkatuko Plazak. Goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, Arabako Errioxako arnoak eta bakailaoak jantziko dabe eremu osoa, ekoizleak, artisauak eta bisitariak kalitatezko...
Uda garaian oporrak, hondartzea eta atsedenaldia izaten doguz buruan, baina ospitaletan ez dabe etenik egiten eta odol erreserbak mantentzea beharrezkoa da. Horregaitik, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak autobusa hurbilduko dau Gernika-Lumora abuztuan zehar, herritarrei emoteko aukerea errazteko zein herrian bertan doako...
Gernika-Lumoko kaleak sormenez eta kolorez bete ziran joan dan zapatuan Luis Iriondo Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren bosgarren edizinoan. Arteskolak, Kultur Etxeagaz elkarlanean antolatutako ekimen honek hogei bat artista inguru bildu ebazan, herriko ondarea, paisaiak eta eguneroko bizitza beren mihisetan irudikatzeko...
Gernika-Lumoko Udalak deialdi barria zabaldu dau udal jabetzako sei etxebizitza alokairu sozialean esleitzeko. Ekimen honen helburu nagusia azoka librea ordaindu ezin daben pertsonei eta familiei bidea erraztea da. Etxebizitzak Iparragirre eta Alondiga eraikinetan dagoz kokatuta, eta hilero 150 eta 200...
Gernika KESB taldeak babesle nagusi barria daukala iragarri dau Bilbon egindako agerraldian. Inversus enpresa murtziarragaz akordioa sinatu dau saskibaloi talde bizkaitarrak datorren denboraldirako, eta, ondorioz, taldearen izen ofiziala Inversus Gernika Bizkaia izango da aurrerantzean. Sinadura ekitaldian egon dira Gerardo Candina...
Obrak irailean hasiko dira eta Paselekuko eraikin historikoa XXI. mendeko irakurketa-espazio zabal, irisgarri eta moderno bihurtuko dabe. Jose Antonio Arana Martija gernikar euskaltzain eta ikertzailearen izena eroango dau. Pasealekuko eraikin esanguratsuenetako baten eraldaketak badauka datarik. Gernika-Lumoko liburutegi barria irailaren hasieran...
Urdaibaiko soinu-paisaia menderatu dauen maisu handiaren lana eta bizitza argitara ekarri dabe “Urdaibaiko Soinuak” erakusketa barrian. Gautegiz Arteagan jaiotako artisauaren ibilbidea 2027ko urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Gernikako museoan, kontzertu, bisita gidatu eta berbaldiekin batera. Euskal Herria Museoak ateak...
Gernika-Lumo berriro be nazinoarteko agertoki nagusienetara heldu da asteburu honetan. Jose Maria Gorroño alkatea eta Jon Lejarraga alkateordea Luandan, Angolan, egon dira “Bakearen aldeko garrasia, gerren amaiera eta nazinoarteko legaltasunaren errespetua” izeneko ekimenaren hirugarren edizinoan. Nazino Batuen Zibilizazinoen Aliantzak eta...
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak udarako egitarau berezi eta erakargarria jarri dau martxan, liburuak eta irakurzaletasuna gure herriko kaleetara eroateko asmoz. Ekimen honen bidez, kulturara heltzeko aukerak erraztu nahi dira, oporretan aisialdi osasuntsu eta aberasgarria eskainiz herritarrei. Uda sasoian herriko plazak ekintzez...
Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Arloak urrats garrantzitsua egin dau hizkuntzaren sustapenean, www.gernika-lumo-euskaraz.eus domeinua martxan jarrita. Plataforma barri honek herritarren eskura jartzen dauz, leku bakar batean eta modu intuitiboan, euskararen normalizazinoagaz zerikusia daben zerbitzu, laguntza, argitalpen eta baliabide guztiak. Egitasmoaren helburu nagusia...
Gaur bertan, uztailak 15, Haziberri festibalaren seigarren edizioa hartuko dau Gernikako Europako Herrien parkeak. Hiru belaunaldi, hiru estilo eta ikaragarrizko magia elkartuko dira gure paraje zoragarri honetan. Emozioak zintzotasunez eta gertutik transmititzeko kapaz diren artistak egongo dira. Luxuzko kartela Aurten...