Irailaren 1etik 6ra arte, Sukarrietako eta Kanalako historia, argazki zaharrak eta errepresaliatutako emakumeen ibilbidea ezagutzeko aukera paregabea egongo da. Sukarrietako Udalak eta Sukarrieta Kanalako Emakumeen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, “Sukarrieta Gogoan” erakusketa berezia jarri dabe martxan. Ekimen honek herriko...
Antzerkiaren bidez euskarazko sorkuntza artistikoa indartu eta herritarren adierazpenerako gaitasunak lantzeko asmoz, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak helduentzako antzerki tailerra antolatu dau beste urte batez. Izena emateko epea irailaren 7an zabalduko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik. Ekimena 16...
Odola emotea beharrezkoa eta erabat segurua da, eta gure osasun sistemak egunero behar dauz dohaintzak ospitaletako eskaerei erantzuteko. Irailean zehar, herritarrek bide erraza eta gertukoa eukiko dabe euren elkartasuna erakusteko, Odol Emaileen Autobusa eskualdeko udalerri nagusietan egongo dalako. Guztira, 6...
Gernika-Lumoko Udalak eta Gaztetxeko asanbladak adierazpenak emon dabez gaur, irailak 1, Pasealekuko eraikinean eregitekoa den liburutegi barriaren inguruko gatazka argitzeko. Jose Maria Gorroño alkateak eta kide okupanteek euren ikuspuntuak plazaratu dabez, eraikinaren etorkizuna eta desalojo prozesua hizpide hartuta. Udalaren helegitea:...
Bermeoko Udalak jakinarazi dauz datorren irailaren 7tik aurrera ospatuko diran Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako garraio publiko zein mugikortasun aldaketak. Jaiei begira, herritar zein bisitarien segurtasuna eta joan-etorriak bermatzeko zerbitzu bereziak eta bide-mozteak antolatu dabez Bermibus eta Gautxoria Bermibusa...
Gambiagaz daukien elkartasun zubia sendotzeko asmoz, Kangbeng Elkarteak hitzaldia antolatu dau datorren eguenerako, irailaren 3rako. Ekimena arratsaldeko 19:00etan izango da, Muruetako Udaletxean, eta herritar guztiak deituta dagoz bertara hurbildu eta elkarteak Afrikako herrialde horretan bultzatzen dabezan proiektuak bertatik bertara ezagutzeko....
Musika, koreografiak eta herritarren sormena nagusituko dira berriro Bermeon. Datorren irailaren 15ean, martitzena, herriko Playback Txapelketa ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Lamerako eszenatokian. Jaiaren atarian, giroa berotzeko aukera paregabea eukiko dabe bermeotarrek. Izena emoteko epea irailaren 1etik 7ra bitartean egongo da...
Gernika-Lumoko etxeko hondakin organikoak banatzea gero eta errazagoa eta ohikoagoa da. Duela hamarkada bat martxan jarri zen gaikako bilketa sistemari esker, herritarren erantzuna oso positiboa izaten ari da: materia organikoaren zerbitzuan izena emondako 835 pertsonetatik 726k erabili dabe nozbait Kultur...
Amaitu dira dagoeneko Teodoro Anasagasti kaleko espaloia hobetzeko lanak Bermeon. Obra honegaz, oinezkoen segurtasuna zein irisgarritasuna bermatzea lortu da. Egindako jardunaldiei esker, Matxitxako bidea eta Atalde kalea alkarregaz lotuta geratu dira. Horretarako, baldosa zein zintarri barriak jarri dabez eremu osoan....
Gernika-Lumo prest dago beste azoka berezi bat jasotzeko. Datorren zapatuan, irailak 5, azoka berezia egingo da merkatuko plazan. Jardunaldiaren protagonista nagusiak gure eskualdeko bi elikagai izango dira: untxia eta Bizkaiko sagardoa. Udalak bultzatutako proposamen honegaz, merkatu plaza Busturialdeko ekoizleen elkargune...
Mundakako Liburutegiak bere ateak itxiko dauz abuztuaren 31tik irailaren 13ra bitartean. Iraileko lehenengo aste bi hauetan zerbitzua gelditu egingo da, baina udalak herritarren erosotasuna bermatuko dau epe horretan. Horregaz batera, jakinarazi dabe maileguan hartutako liburuak bueltatu nahi daben erabiltzaileek Turismo...
Gautegiz Arteagako jaiak bertan dira, eta udaletik zein jai batordetik mezu argi eta sendo bat zabaldu gura izan dabe: festak aske, berdintasunean eta beldur barik gozatzeko eskubidea. Herriko jaiguneak pertsona guztientzako gune seguruak izatea guztion ardura eta konpromisoa dela azpimarratu...