Euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko saioak antolatu dauz J.M. Etxeita Udal Liburutegiak urritik maiatzera bitartean. Izena emoteko epea irailaren 30ean amaituko da. Irakurzaleek hitzordu garrantzitsua daukie berriro be Busturialdean. Mundakako Udal Liburutegiak ateak zabaldu dautso beste urte batez herriko Irakurketa Klubari,...
Udalak eta Ebetek bultzatutako ekimenak gazte eta nerabeen kirol-eremuan euskararen presentzia biderkatzea dauka helburu, alkarrekin eta klub bakoitzaren errealitatetik abiatuta urrats zehatzak emanez. Gazteen egunerokoan kirolak daukan pisuaz jabetuta, Bermeoko Udalak eta Ebete hizkuntza-zerbitzuak egitasmo sendoa jarri dabe martxan herriko...
Bermeoko Turismo Bulegoak 10.601 bisitari erregistratu dauz uztailean eta abuztuan; Gaztelugatxe Zentro barriak eta garraio publikoaren zerbitzuak ere erantzun bikaina izan dabe udako hilabeteetan. Bermeok udako turismo-jarduera biziari eutsi dautso aurten ere, baina datuek erakusten dabe bisitarien ohiturak eta profila...
Iraila amaitzeko plan borobila daukie Busturialdeko familiek. Datorren larunbatean, irailak 26, “Bertoko zaporeak eta kirola” jardunaldia egingo da Busturiko BBK Klima Abentura parkean. Egun osoko egitarau honegaz, aisialdia, kirola, autozaintza eta gure lurraldeko gastronomia modu erakargarri zein hezitzailean uztartu gura...
Mundakako Udalak eta AEK-k elkarlanean euskara eskolak antolatu dabez herrian bertan. Hasierako zein oinarrizko mailako ikastaroak izango dira, euskara gertutik eta modu errazean berreskuratu edo ikasi nahi daben herritar guztiei bideratuta. Eskolak urritik ekainera bitartean emango dira, martitzen eta eguenetan....
Euskal musikaren historian mugarria jarri dauen taldeak bizitakoak biltzen dauz ‘Agur esan barik’ dokumentalak, atzo, irailaren 20an, Zinemaldian estreinatu zena. Alex Sarduik, Haimar Arejitak eta Gaizka Salazarrek osotutako hirukoteak orain dala bi urte iragarri eban taldearen agurra, eta mende laurdeneko...
Arraun denboraldia amaituta, Bermeoko Udalak harrera instituzionala egin deutso Bermeo Urdaibai Arraun Taldeari udaletxean. Ekitaldi honegaz, urte osoan zehar arraunlariek, teknikoek zein zuzendaritzak erakutsitako lan gogorrak, ahaleginak eta konpromisoak merzitako aitortza jaso dabe herriaren partez. Kirol arloari jagokonez, ‘Bou Bizkaia’...
Gernika-Lumon mugikortasuna, kirola eta giro ona buztartzen dabezan egitarau betetagaz dator barriro ere: Bizikleta Astea antolatu dabe, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzez leporaino. Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak, Urdaibai Txirrindularitza Eskolak eta Gernika-Lumoko Udalak elkarlanean prestatutako egitarau honek herria kirolaz eta ingurumenaz...
Euskara ikasi bakarrik ez, erabiltzeko eta lagunartean gozatzeko sasoia bueltan da Bermeon. Eraman euskara praktikara leloagaz dator aurten Berbalagun egitasmoa, herritarrei egunerokotasunean hitz egiteko eta erraztasuna hartzeko aukera paregabea eskainiz. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, herriko euskaltegiekin eta Hizkuntza Eskola Ofizialarekin...
Visesa sozietate publikoak argitaratu dau deialdia, eta eskaintzak aurkezteko epea urriaren 22ra arte egongo da zabalik. Eskualderako albiste garrantzitsua da, herriko bizitegi-premiei erantzuteko urrats zehatza delako. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako Visesa sozietate publikoak alokairurako etxebizitza babestuak...
Bermeoko Mikel Azpeitia “Txo” abade ezagunak eskerrak emoteko mezea ospatuko dau irailaren 20an, 12:00etan, bere jaioterrian. Urkiolatik kostara dator bere familia eta alkartegaz batera urteurren berezi hau ospatzera. Mikel Azpeitia Bengoa “Txo” abadeak (Bermeo, 1949) mugarri garrantzitsua lortu dau bere...
Denboraldiko azkenaurreko jardunaldia izateaz gain, kirol honen zale guztiontzat hitzordu azpimarragarria eta berezia izaten da Bermeokoa. Arraunaren zirrarak berriro ere geure kostaldea eta portua hartuko dauz. Zapatuan, irailaren 19an, 18:00etatik aurrera ez dago aitzakiarik portura hurbiltzeko edo uren inguruan geldialdia...