Jaurlaritzak 2,1 milioi euro jarriko dauz gure itsasertzean ekonomia urdina eta enplegua bultzatzeko

Bermeo, Mundaka, Elantxobe eta Busturialdeko kostaldeko herriek aukera barriak eukiko dabez arrantza-sektorea dibertsifikatzeko eta proiektu barriak martxan jartzeko. Arrantza-sektoreari eta gure kostaldeari aire barria emoteko apustu sendoa egin dau Eusko Jaurlaritzak. Guztira 2,1 milioi euroko laguntza-saila onartu dau 2026 eta...

EAJ-PNVk Mikel Magunazelaia aukeratu dau berriro Foruko alkategai izateko

Foruko EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez berritu dau Mikel Magunazelaia Pinaga egungo Alkatearen aldeko konfiantza, 2027ko udal hauteskundeei begira. Magunazelaiak laugarren hauteskunde hitzorduari egingo dautso aurre, esperientzia, finkatutako lan-taldea eta belaunaldi barrien babesa uztartuz. Hautagai jeltzaleak “ilusioz, arduraz eta Foruaren...

Euskadi eta Castillako poetak elkartuko dira Mundakako Santa Katalinan hitzordu berezi batean

Mundakako Santa Katalina baseliza ikusgarriak poesia eta literatura ardatz daukiezan ekitaldi berezi bat hartuko dau datorren domekan, irailak 20. Euskadi eta Gaztela-Mantxako olerkarien arteko hurbilketa eta senidetzea ospatzeko, olerki irakurketa publikoa antolatu dau III. Hermanamiento Grupo Oretania ekimenaren baitan. Ekitaldia...

Mundakako iraila kultura eta kirol planez beteta dator hilabete amaierara arte

Mundakako Udalak agenda kultural eta kirol-proposamen zabala prestatu dau irailaren bigarren erdirako. Irailaren 15etik aurrera, herriko bizitza soziala eta kulturala bizkortzeko jarduera ugari egongo dira adin guztiendako gaituta: musika zuzenean, irakurketa klubak, kirol lehiaketak eta historiarako tartea. Urtaro aldaketagaz batera,...

Ahalduntzerako Gune Feminista barria diseinatzeko partaidetza-prozesua martxan Bermeon

Bermeoko Udalak herri-prozesu zabala abiatu dau herriko emakume eta disidentziei bideratutako Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko. Lehenengo gogoeta-fasea herriko eragile eta emakumeen taldeakaz egin ostean, udazkenean herritar guztiei irekitako saioak jarriko dira martxan espazio barri honen izaera, funtzioak eta antolaketa-eredua alkarregaz...

Ikastaro eskaintza zabala prestatu dau Eako Udalak 2026-2027 ikasturterako

Udazkenagaz batera, zerbait barria ikasteko edo gorputza mugitzen hasteko gogoa dator. Eako Udalak dagoeneko argitaratu dau 2026-2027 ikasturterako prestatu dauen ikastaro eskaintza zabala, herritar guztiei —txikiei zein helduei— zuzendutako proposamenez beteta. Aukera anitza da oso: kirola, kultura, hizkuntzak eta hezkuntza...

Gizonezko bat hil da Mundakako hondartzan astelehen arratsaldean

Mundakako hondartzan 71 urteko gizonezko bat hil zan atzo, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, gertakaria arratsaldean izan zen, larrialdi zerbitzuek uretan zegoen pertsona bat ateratzeko eta artatzeko esku-hartzea behar izan ebenean. Hondartzako sorosleak...

Bermeoko lau erraldoiak etxeetara eramateko aukera egongo da irailetik aurrera

Bermeotarren aspaldiko eskaera bati erantzuna emonez, herriko lau erraldoi ikonikoen miniaturazko bertsioak prest daukaz Bermeoko Udalak. Josefin eta Anton arrantzaleak zein Mari eta Lorentzo baserritarrak 23 zentimetroko gomazko figuretan kaleratu dira. Guztira 1.400 ale ekoiztu dira —350 erraldoi bakoitzeko— eta...

Gautegiz Arteagako Mendi Martxak 400 lagun baino gehiago batu dauz naturaren eta kirolaren festan

Gautegiz Arteagak kirolaren eta naturaren jai handia bizi izan dau asteburu honetan. Gartiape Kirol Klubak antolatutako herriko mendi martxak arrakasta itzela lortu dau, guztira 413 parte-hartzaile bildu dabezelako martxa txiki zein handiaren artean. Kirolariek zein zaletuek giro paregabeaz gozatzeko aukera...

Bermeok jaietan liburutegiari egindako erasoa eta zikinkeria salatu dauz

Bermeok jai eta gozamen egunak euki dauz, baina beste aurpegi bat erakutsi daben irudiak izan dira. Udalak ahalegin handia egin dau egunotan sortzen den hondakin kopuruari erantzuteko. Horretarako, baliabide gehiago jarri dauz martxan eta errefortzu-edukiontzi gehiago jarri dauz jaietako gune...

Etxebizitza publikoak sustatuko ditu Muxikako Udalak Ugarte auzoan

Muxikako Udalak erregimen kooperatiboko etxebizitza publikoak eraikiko dauz Ugarte auzoan. Ekimen honen helburu nagusia da herriko gazteek euren bizi proiektuak bertan garatu ahal izatea, prezio eskuragarriko etxebizitzak eskainiz. Etxe berri hauek Udalaren jabetzako lurretan altxatuko dira, eta horri esker, etxebizitza...

Mural barria Dolariagako karkaban Bermeoko itsas ondarea eta memoria biziberritzeko

Bermeoko Udalak herriko gune desberdinak berreskuratu, biziberritu eta balioan jartzeko konpromisoagaz jarraitzen dau. Sukarrieta eta Mundakako udalegaz batera lortutako dirulaguntzari esker, lan-talde bat martxan dago herriko hainbat txokotan hormak garbitu, margotu eta espazioak hobetzeko esku-hartzeak egiten. Azken ekimen nabarmena Dolariaga...