Bermeoko Udalak herriko gune desberdinak berreskuratu, biziberritu eta balioan jartzeko konpromisoagaz jarraitzen dau. Sukarrieta eta Mundakako udalegaz batera lortutako dirulaguntzari esker, lan-talde bat martxan dago herriko hainbat txokotan hormak garbitu, margotu eta espazioak hobetzeko esku-hartzeak egiten. Azken ekimen nabarmena Dolariaga...
Adin guztietako pertsonentzako herria ereikitzen jarraitzeko asmoz, Ea Lagunkoia proiektuaren fase barria abiatuko dau Udalak. Bide honi berriro ekiteko, lehenengo aurkezpen publikoa irailaren 10ean egin da Eskolondon. Ekimen honen helburu nagusia da Ea gero eta irisgarriagoa, inklusiboagoa eta lagunkoiagoa izatea,...
Kirola egiteko, eskulanetan aritzeko zein euskara maila hobetzeko aukera ederra eukiko dabe aurten be busturitarrek. Altamirako Kultur Etxeak prest daukaz datorren ikasturterako ikastaroak, eta irailaren 3tik 24ra bitartean emon ahalko da izena, edo plaza guztiak bete arte. Datorren urriaren 5ean...
Gautegiz Arteagako Udalak dei egin deutse herriko kultur elkarte zein herritar guztiei datorren irailaren 17an egingo dan bilera irekian parte hartzeko. Topaketa honen helburu nagusia urtean zehar herrian antolatzen diren kultur ekintzak birdentsifikatzea, koordinatzea eta proposamen barriak jasotzea da. Tokiko...
Adin eta maila guztietara egokitutako jarduera eskaintza zabala prestatu dau Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak datorren ikasturterako. Aurten be, herritarren osasuna eta mugimendua bultzatzeko helburuaz, jarduera fisiko askotarikoak eta ordutegi malguak batu dabez aukeraketaren barruan. Izen-emotea zabalik dago jada, eta eskaintzaren barruan...
Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko dau irailaren 11ko eta 12ko gauetan. Ekimen honen helburu nagusia jaiez segurtasunez gozatzeko garraio publikorako aukera erraztea eta mugikortasuna bermatzea da. Gau bakoitzean ezarritako trenen antolaketa honela geratuko da: Ostiral gauean...
Morgako Udalak udazkenari begira herritarren osasuna eta ongizatea bultzatzeko ekimenak prestatu dauz berriro ere. Alde batetik, Pilates ikastaroa martxan jarriko da astelehen zein asteazkenetan edo astearte zein ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Klase hauetarako izena emoteko azken eguna irailaren 18a izango...
Ibarrangeluko Udalak eta Kultur Etxeak ateak zabaldu dautsoz ikasturte barriari, herritar guztiei bideratutako jardueren egitarau oso bat prestatuz. Besteak beste, Euskara, Ingelesa, Training-a, Zumba, Pilates, Yoga, Gimnasia Funtzonala, Panderoa, umeentzako Euskal Dantzak, Gitarra/Bateria, Marrazketa zein Mugitu, Disfrutatu, Indartu! ikastaroak egongo...
Kanalako jaiek ospatzeko egitarau zabala prestatu dabe irailaren 8tik 13ra bitartean. Urteroko ohiturari jarraituz, adin guztietako herritarrendako planak egongo dira, pala txapelketak, herri afariak, mozorroak eta herri kirolak ardatz hartuta. Jaiah atzo, irailak 8, hasi zire eta irailaren 10ean (eguena)...
Gernika-Lumoko Udalak amaitu barri dauz udalerriko hainbat puntutan aurreikusitako asfaltatze lanak. Jarduera honen helburu nagusia zoruaren egoera barriztatzea eta bai ibilgailuen bai oinezkoen zirkulazio-baldintzak zein segurtasuna hobetzea izan da. Lanak Arane, Agirregane, Allende eskolen irteeran dagoen pasabide altxatuan eta Kortezubi...
Muxikako Udalak (Gorozika eta Ibarruriko herriekaz batera) prest dauka datorren ikasturterako kirol egitaraua. Irailaren 14an hasi eta ekainaren 30era arte, Kurtzero Kiroldegiak adin eta maila guztietara egokitutako ikastaroak hartuko dauz, herritarren osasuna eta mugimendua sustatzeko helburuagaz. Aukeren artean, Pilates (goizez...
Urdaibai Bird Centerrek parte-hartze berezia edukiko dau Donostiako Zinemaldiaren ‘Ikastetxeak Belodromora’ ekimenean. Irailaren 18tik 25era bitartean, Gipuzkoako 80 ikastetxetako 13.000 ikasle inguruk natura, zientzia eta zinema uztartuko dabez gure biosferako ornitologoen eskutik. Zinemaren handitasunak eta gure naturaren altxorrek bat egingo...