Ereñok desfibriladore kopurua bikoiztu eta gailuak berritu dauz larrialdiei hobeto erantzuteko

Ereñoko Udalak urrats garrantzitsua emon dau herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko bidean. Bihotz-larrialdien aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzeko asmoz, herriko desfibriladore sarea barritu eta handitu dau. Hemendik aurrera, bi desfibriladore egongo dira udalerrian erabilgarri. Barrikuntza nagusietako bat Gabikako auzoan dago. Udalak...

Mundakako Musutruk elkarteak Euskal Futbol Eguna ospatuko dau abuztuaren 30ean

Mundakako kirol eta gizarte giroak hitzordu berezia izango dau uda amaiera honetan. Musutruk Mundakak antolatuta, datorren abuztuaren 30ean (domeka), Euskal Futbol Eguna ospatuko da Santa Katalinako inguru paregabean. Goizeko 11:00etatik aurrera, futbol partiduak eta giro ederra izango dira nagusi herriko...

Bermeok kantuan lagunduko dau Kubako ospitaleak eguzki-panelez janzten

Bermeoko Jare-Lorea mezenas-lursailak «Kubaren alde abesten» musika-topaketa solidarioa hartuko dau abuztuaren 30ean, domeka arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Ekimen honen helburu nagusia Kubako osasun-zerbitzuak indartzeko dirua batzea da, Uharteko ospitaletan eguzki-panelak jarri ahal izateko. «Musikak batu egiten dau, elkartasunak eraldatu» lelopean, Euskadi-Cuba...

Sukarrietak udako garai historikoen sekretuak azaleratuko dauz ‘Txato’ Etxanizen liburu barriagaz

José Ángel Etxaniz Ortuñez Txato ikertzaile gernikarrak barriro datorkigu Euskadin hain gitxi ikertu den gaia argitzera: turismoa eta uda-garaiko tradizioa. Oraingoan, gure eskualdeko udalerri enblematiko bati jarri dautso fokua: Sukarrieta (lehen Pedernales deitutakoari). Lekeitio edo Las Arenas bezalako udako ikono...

Yoga, Pilates eta Mantentze ikastaroak bueltan dira Muruetan

Muruetako Udalak prest dauka jada datorren ikasturterako kirol eta osasun eskaintza. Urritik ekainera bitartean, herritarrek Yoga, Pilates eta Mantentze gimnasia egiteko aukera eukiko dabe, berriro be bizia eta mugimendua herrian bertan bultzatzeko asmoz. Horrela, 2026-2027 ikasturteko ikastaroetan parte hartu gura...

Ainhoa Meñaka gernikarrak Seulgo Boccia Munduko Txapelketan egingo dau debuta eguen honetan

Ainhoa Meñaka Haszten klubeko kirolari gernikarrak Seulgo World Boccia Championship lehiaketan parte hartuko dau eguen honetan hasita, bai banaka baita taldeka be. Hego Koreako hiriburuan jokatzen den munduko txapelketa honek nazioarteko rankingerako puntuak gehitzea dauka helburu. Boccia petankaren antzeko kirola...

Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau

Errigoitik zerbitzu anitzetako langile finko bat kontratatzeko deialdia zabaldu dau. Enplegu publikoko aukera barri hau lehiaketa-oposizio bidez egingo da, txanda askean, eta lanaldia osokoa izango da. Parte hartzeko baldintza nagusiak honezkero zehaztuta dagoz: Adina: 16 urte beteta izatea eta nahitaezko...

Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean

Mundakak Euskal Jaia ospatuko dau abuztuaren 28tik 30era bitartean, eta herrira hurbiltzen direnek musika, gastronomia eta kulturaz joritako egitarau zabalaz gozatu ahalko dabe. Abuztuaren 28an, ostiralean, emango jako hasiera jaiari Mundakako Abesbatzaren emanaldiagaz. Kontzertua 20:00etan izango da portuan (euria egingo...

Hugo Tapiz frantziarrak bereganatu dau garaipena Gernikako San Bartolome Sarian

Equipo Finisher taldeak garaipen barria lortu dau San Bartolome Sarian Hugo Tapiz txirrindulari frantziarraren eskutik. Gernikako kaleetan amaitu zen sprint murriztuan nagusitu zan txirrindularia, taldekideen lan bikaina aprobetxatuta eta Urdaibaiko errepideetan erakustaldia emanda. Horrez gain, Eneko Bedialauneta Bizkaiko txapeldun autonomiko...

Bermeok Bermeo Uria II Jai Alai txapelketagaz agurtuko dau zesta denboraldia

Bermeoko Zesta Eskolak prest dauka dana denboraldiari amaiera bikaina emoteko. Aurton be, herriko frontoiak ateak zabalduko dautsez kirol honi Bermio Uria II Jai Alai txapelketagaz, harrobia zein zesta puntaren etorkizuna indartzeko asmoz. Guztira 15 zesta eskoletako 80 puntista inguru bilduko...

Gernikako Egurre Gazte Asanbladak mobilizazioekin jarraituko dau Udalaren hustearen aurrean

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako Gaztetxetik kanpo egon behar ebiela jakinarazi eutsien Egurre Gazte Asanbladako gazteei; izan ere, liburutegi berriaren lanak egingo dabezan enpresa iristear zegoen eta. Hori dala eta, abuztuan zehar hainbat protesta egin dabez eta atzo bertan dozenaka gaztek...

Euskal emakumeen literatura hizpide izango da Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Nola irakurri eta ulertu euskal emakumezkoen literaturaren ibilbidea? Zein izan da emakume idazleen ekarpena gure literaturaren historian, eta zer begiradatik irakurri ahal doguz gaur egungo lanak? Galdera horiei guztiei erantzuteko aukera paregabea egongo da abuztuaren 27an eta 28an Bermeoko Arrantzaleen...