Gizon bat atxilotu dabe Bermeoko enpresa batean bi iruzur-delitu egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu eban atzo, martitzena, Bermeoko enpresa batean iruzur egiten ari zenean, enpresa berean egun batzuk lehenago erabili zuen modus operandi berarekin. Joan den astelehenean, Ertzaintzak, biktimak jarritako salaketa baten bidez, jakin eban martiaren 6an gizon batek 6.500...

Zabalik da Salto! udalekuetan izena emoteko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu dauz aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emoteko epea, martxoaren 31 arte egongo dana zabalik. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dabe udalekuetan parte hartzeko aukera, eta bi txanda izango...

Bermeoko merkataritza-portua Busturialdeko ekonomiaren azpiegitura estrategiko gisa sendotzen ari da

Bermeoko merkataritza-portuak, Eusko Jaurlaritzak kudeatua, Busturialdeko ekonomiaren azpiegitura estrategiko gisa duen rola sendotzen jarraitzen dau, salgaien trafikoan izandako hazkunde nabarmenari eta instalazioetan jarduten daben kontsignatario enpresekin lankidetza indartzeari esker. Jarduerari jagokonez, hazkundea esanguratsua izan da. 2024an portuak 182.733 tona mugitu...

Zabaldu dabe Bermeoko egurrezko zubia

Zubiaur Tar Kepa eta Bizkaiko Jaurerria lotzen dabezan pasabidea berriro zabaldu da gaur goizean. Udalak azaldu dauenez egindako azterketen ondoren, ondorioztatu da pasabideak ez daukala arazo estrukturalik eta, beraz, berriz erabilgarri dago. Hala ere, gune batzuk balizatuta egongo dira, beharrezkoak...

Busturialdeko 54 familia behar dira diasporako gazteak hartzeko

Eusko Jaurlaritzaren ‘Gaztemundu’ eta Batzen Kultur Elkartearen ‘Ateak Ireki’ programak —Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta—, alkarlanean dabiltza euskal diasporak daukan eragina zabaltzeko asmoz, ‘Gaztemunduri Ateak Ireki’ lelopean. Edizio honek, bagilaren 27tik garagarrilaren 19ra bitartean, Argentina, Uruguai, AEB, Kanada eta Australiako euskal...

Izena emoteko epea zabaldu dabe Gernika-Lumoko kanpamentu teknologikoetarako

Gernika-Lumoko Aste Santuko kanpamentu teknologikoetan izena emoteko epea zabaldu dabe. Bertan, robotika, programazino eta 3D modelatze tailerrak eskainiko dabe apirilaren 7tik 10era Kultur Etxean, 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta. Programa adinaren arabera egokitutako bi taldetan banatuko dira; Junior...

40 kiloko zapoa Bermeoko Cannon erretegian

Bermeo gaur albistea izan da ere Cannon erretegi bermeotar tradizionalak bere azken erosketa bezeroekin partekatu nahi izan dauelako: Bermeoko Caraba ontziak arrantzatutako 40 kiloko zapoa. Pieza hau Cannon erretegian gozatu ahal izango da. “Beti funtzionalenak ez diren arren, horrelako piezak...

Bermeoko Udalak egurrezko oinezkoen pasabide bat itxi dau egoera txarrean dagoalako

Bizkaiko Jaurerria eta Zubiaur Tar Kepa kaleak lotzen dabezan bidea itxi dau Bermeoko Udalak, segurtasuna bermatzeko azterketa sakonago bat egin arte. Egurrezko oinezkoen pasabide hau ixtea erabaki dau, egitura jausteko arriskua egon daitekeelako. Sare sozialen bidez zabaldutako ohar baten bidez...

San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea zabaldu dabe

San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea zabaldu dabe,1,3 miloe euroko inbertsinoagaz. Joan dan zapatuan inauguratu eben azpiegitura barria; guztira 73 metro daukaz eta osasun-zentrorako bidea errazten dau. Proiektua bi fasetan egin dabe eta, guztira, 1.349.320 euroko gastua eragin dau....

Boluntariotza kanpaina barria 2026rako Urdaibai Bird Centerren

Urdaibai Bird Centerrek 2026ko boluntariotza kanpaina martxan dagoala jakinarazo dau, ingurumenean eta natura-turismoan trebatu gura daben guztientzat. Udako kanpaina hau ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da, eta helburu nagusia parte-hartzaileak ingurugiroan, ekoturismoan eta ikerkuntzan trebatzea da, gero arlo...

Biziraupenerako sukaldaritza ikastaroa antolatu dau Bermeoko Udalak emakumeentzat

Bermeoko Udalak, herriko emakumeei zuzendutako “Biziraupenerako Sukaldaritza” tailerra antolatu dau datorren martxoaren 11rako. Ekimen honen helburu nagusia sukaldean eguneroko errutinan erortzea saihestea eta modu osasungarrian, merkean eta zaporetsuan sukaldatzen ikasteko baliabideak eskaintzea da. Tailerra bereziki diseinatuta dago sukaldean berritasuna bilatzen...

Bizkaiko Emakume Hautetsien Batzar Berezia izan da gaur Gernikako Batzar Etxean

Gaur, Gernikako Batzar Etxea beste behin be –eta hamar edizino doaz– Bizkaiko Emakume Hautetsien Batzar Berezi barri baten agertokia izan da. Batzar horretan, sentsibilidade politiko guztietako emakumeek egin dabe bat, M8rako egun bi falta diranean, gizarte bardinzaleagoa eskatzeko. Ekitaldiak, Bizkaiko...