Busturialdeko haurrak Afrikako ibai handiaren ertzeko herrialdeetara hurbilduko dira

“Boga, boga Nilotik” Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak martxan jarritako programa da, eta honen bidez eskualdeko haurrak ibai handiaren ertzeko herrialdeetara hurbilduko dira. Afrikako hibairik luzeenak kontinente horretako 11 herrialde zeharkatzen ditu eta aintzinako egiptoar zibilizazioa sortu zuen. “Nilotik nabegatzen” kulturarteko...

Musikaren Olatuak ekimena ospatuko da Bermeon datorren astean

Bermeoko Udalaren Musika Eskolak Musikaren Olatuak izeneko kontzertu zikloa antolatu dau datorren asterako, musika eskolako ikasleen lana jendaurrean aurkezteko eta herritarrei zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Martxoaren 9tik 11ra bitartean egingo diren emanaldietan, eskolan instrumentua ikasten ari diren ikasle...

Busturiko Udalak Atxurkulu Emakumeen alkarteak jasotako Zirgari saria txalotu dau

Busturiko Udalak Atxurkulu herriko emakume alkartea Zirgari Sariak 2026 sarietarako hautagai izatea proposatu eban, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k sari hori emon izanagaz poztu da. Errekonozimendu honek, Busturiko emakumeen partaidetza sozialaren defentsa aktiboan, konpromiso komunitarioan eta etenbako lanean oinarritutako...

Matxitxakoko Itsas gudariak gogoratzeko, lore eskaintza egin dau Ibarrangeluko herriak

Akordan, Matxitxakoko Itsas gudariak gogoratzeko, lore eskaintza egin dau Ibarrangeluko herriak, gaur martxoak 5, borrokaren 89. urteurrena betetzen diren honetan. 1937ko martxoaren 5ean gure historia hurbileko pasarte triste eta, era berean, ausartenetariko bat gertatu zen, Matxitxakoko bataila. Zorigaiztoko egun horretan...

Gautegiz Arteagak landareak banatuko dauz

Datorren martiaren 21ean, Basoen Nazioarteko Egunaren harira, Gautegiz Arteagak landareak banatuko dauz. Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko zuhaitzak landatzeko aukera ematen dau, beraz, zuhaitzak gura izan ezkero udaletxean eskatu beharko da martiak 13a arte Basoen Nazioarteko Eguna martiaren 21ean ospatzen da,...

Zapatuan jarriko da martxan Gernika-Lumoko arrapala mekaniko barria

Gernika-Lumok zapatu honetan, martiaren 7an, estreinatuko du ofizialki, 13:00etan, udalerriko malda handienetako baten ohiko erritmoa aldatu dauen arrapala mekanikoa. Inaugurazio-ekitaldian, eguneroko mugikortasuna errazteko azpiegitura bat jarriko da martxan behin betiko, batez ere adinekoentzat eta inguruko anbulatoriora doazenentzat. Gernika-Lumoko Udalak bultzatutako...

Ziztu bizian, euskaraz! tailerra antolatu dabe Altamirako plazan

Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerra antolatu dabe Busturian, martxoaren 12rako. “Ziztu bizian, euskaraz!” izenburupean, Urtxintxa Eskolak dinamizatuko dau saioa, eta doakoa izango da. 6 urtetik gorako haurrek eta gurasoek parte hartu ahal izango dabe, elkarrekin jolasteko eta euskaraz gozatzeko...

Bermeoko 76 etxebizitzen hiri-berroneratze eta birgaitze integraleko obrak bisita egin dabe

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk bertatik bertara egiaztatu dabe Iparragirre kaleko eta Txibitxiaga taldeko zazpi eraikinetako 76 etxebizitzatan egiten ari diren hiri-berroneratze eta birgaitze integraleko obren aurrerapena, Kurtzio, Zarragoitxi eta...

Mundakan M8a aldarrikatzeko programazio berezia prestatu da

Martxoak 8ko eguna dala eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Mundakak gogoetara, parte-hartzera eta ospakizun kolektibora gonbidatzen dauen programa berezi batekin. Hainbat egunetan zehar, jarduera kultural, instituzional eta aldarrikatzaile egingo dira udalerrian, emakumeek esparru guztietan egiten daben ekarpena ikusarazteko eta gizarte bidezkoago...

Bermeoko Udalak Berdintasunerako Barne Plana onartu dau

Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran. Plana aho batez onartu da, EH Bildu, Guzan eta EAJren aldeko botoekin. 2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza...

Plan pilotu bat jarri dabe martxan Busturialdean pertsona kalteberen etxeetan suteen ondoriozko kalteak murrizteko

Bizkaiko Foru Aldundia, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Busturialdeko udalak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntzarekin, hasi dira plan pilotu bat gauzatzen etxebizitzetako suteek eragindako arriskuak murrizteko, eskualdeko adinekoak eta/edo pertsona kalteberak babestearren. Ekimenaren aurreikuspenean, Busturialdeko 2.450 bat etxebizitzatan ke-detektagailuak jartzea dago, honela...

Hezkuntza eta kultura jarduerak Gernika-Lumon Martxoaren 8a aldarrikatzeko

Gernika-Lumoko Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko dau Kultura eta Berdintasun arloetatik bultzatutako sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialera bideratutako jarduera programa batekin. Ekimenak herritarren hainbat sektore inplikatzea dauko helburu, hezkuntza- eta kultura-esparruari arreta berezia eskainiz. Aurreikusitako ekintzen artean, Udalak motxila...