Akordan, Matxitxakoko Itsas gudariak gogoratzeko, lore eskaintza egin dau Ibarrangeluko herriak, gaur martxoak 5, borrokaren 89. urteurrena betetzen diren honetan. 1937ko martxoaren 5ean gure historia hurbileko pasarte triste eta, era berean, ausartenetariko bat gertatu zen, Matxitxakoko bataila. Zorigaiztoko egun horretan...
Datorren martiaren 21ean, Basoen Nazioarteko Egunaren harira, Gautegiz Arteagak landareak banatuko dauz. Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko zuhaitzak landatzeko aukera ematen dau, beraz, zuhaitzak gura izan ezkero udaletxean eskatu beharko da martiak 13a arte Basoen Nazioarteko Eguna martiaren 21ean ospatzen da,...
Gernika-Lumok zapatu honetan, martiaren 7an, estreinatuko du ofizialki, 13:00etan, udalerriko malda handienetako baten ohiko erritmoa aldatu dauen arrapala mekanikoa. Inaugurazio-ekitaldian, eguneroko mugikortasuna errazteko azpiegitura bat jarriko da martxan behin betiko, batez ere adinekoentzat eta inguruko anbulatoriora doazenentzat. Gernika-Lumoko Udalak bultzatutako...
Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerra antolatu dabe Busturian, martxoaren 12rako. “Ziztu bizian, euskaraz!” izenburupean, Urtxintxa Eskolak dinamizatuko dau saioa, eta doakoa izango da. 6 urtetik gorako haurrek eta gurasoek parte hartu ahal izango dabe, elkarrekin jolasteko eta euskaraz gozatzeko...
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk bertatik bertara egiaztatu dabe Iparragirre kaleko eta Txibitxiaga taldeko zazpi eraikinetako 76 etxebizitzatan egiten ari diren hiri-berroneratze eta birgaitze integraleko obren aurrerapena, Kurtzio, Zarragoitxi eta...
Martxoak 8ko eguna dala eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Mundakak gogoetara, parte-hartzera eta ospakizun kolektibora gonbidatzen dauen programa berezi batekin. Hainbat egunetan zehar, jarduera kultural, instituzional eta aldarrikatzaile egingo dira udalerrian, emakumeek esparru guztietan egiten daben ekarpena ikusarazteko eta gizarte bidezkoago...
Bermeoko Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Barne Plana onartu dau azken osoko bilkuran. Plana aho batez onartu da, EH Bildu, Guzan eta EAJren aldeko botoekin. 2026tik 2029ra bitartean indarrean egongo den plan honek udalaren barne-antolaketan berdintasuna, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza...
Bizkaiko Foru Aldundia, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Busturialdeko udalak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntzarekin, hasi dira plan pilotu bat gauzatzen etxebizitzetako suteek eragindako arriskuak murrizteko, eskualdeko adinekoak eta/edo pertsona kalteberak babestearren. Ekimenaren aurreikuspenean, Busturialdeko 2.450 bat etxebizitzatan ke-detektagailuak jartzea dago, honela...
Gernika-Lumoko Udalak martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko dau Kultura eta Berdintasun arloetatik bultzatutako sentsibilizazio eta kontzientziazio sozialera bideratutako jarduera programa batekin. Ekimenak herritarren hainbat sektore inplikatzea dauko helburu, hezkuntza- eta kultura-esparruari arreta berezia eskainiz. Aurreikusitako ekintzen artean, Udalak motxila...
BBK Urbaibai Zentroak Udalekuak programaren edizio berri bat hartuko dau datorren udan. Aurten, BBK Udalekuak 41. edizioa ospatuko dau, esentzia galdu gabe: aisialdirako gune bat eskaintzea, non haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan ikasiko daben, kasu honetan, planetaren oraina eta...
Gautegiz Arteagako Udalak haurrentzako egitaraua antolatu dau 3 eta 10 urte bitartekoentzat Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 7an, 8an, 9an eta 10ean izango dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan jarduera ugari prestatu dabez: jolasak, ibilbideak, eskulangintza, dantzak eta musika....
Foruko Udalak iragarri dauenez, Zerbitzu Anitzetako Langile lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesua jarri da martxan. Plazara aurkezteko epea zabalik dago eta hautaketa lehiaketa-oposizio sistemaren bidez egingo da, eta plazak lanaldi osoko lan-kontratu finkoa eskaintzen dau. Hautagaiek eskola-ziurtagiria eta B motako gidabaimena...