Gernika-Lumok martxorako programazioaren berri emon dau. Bertan, antzerkia, zuzeneko musika, nazioarteko zinema eta familientzako proposamenen nahasketa orekatuagatik nabarmentzen da, tokian tokiko eta emakumeek zuzendutako ekoizpenen presentzia handiarekin. Antzerkiaren atala martiaren 7an, zapatua, abiatuko da “La llamaban loca” obraren emonaldiarekin, Gurutze...
Dagoeneko martxan dago Busturialdeko Bertsolari Txapelketa 2026. Zezeilaren 20an, Arratzuko Belendiz auzoan hasi zen txapelketa Gernika-Lumoko Lilibertso Bertso eskolak antolatzen dau eta hurrengo ekitaldia Muruetan izango da, zezeilaren 27an, Eskola Zaharrean. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da eta bertan sei bertsolari...
Urremendi Landa Garapenen Elkarteak eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak bost hitzaldi informatibo berri antolatu dabez Busturialdeko eskualdean liztor asiarraren inguruan (Vespa velutina). Bilerak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira, zezeilan eta martian, hainbat udalerritan, espezie inbaditzaile horri buruz kontzientziatzeko, informazioa emoteko...
Sancti Spiritus Udal Zaharren egoitzak Jose Manuel Gabantxo margolari bermeotarraren beste dohaintza bat jaso dau. Itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanengatik ezaguna den artistak, oraingoan, ‘Saregiñek’ izeneko margolana emon dautso egoitzari. 2021ean sortutako lan honek Bermeoko portuko arrantzaleen eta saregileen...
Oriol Cardona eskiatzaile katalanak, Gautegiz Arteagan bizi denak, bi domina lortu dauz Milanen egin diren Neguko Olinpiar Jokoetan. Alde batetik, brontzezko domina irabazi dau mendiko eskiko errelebo mistoan, eta urrezkoa eskuratu dau esprintean.
Hondarribiko XXVI. Traineru Jaitsierak ireki eban arraun denboraldia joan den zapatuan, Txingudiko badian. Hitzordua, denboraldiaurreko proba klasikoetako bat bezala finkatua, euskal panoramako erlojupeko ontzirik onenetako batzuk bildu ebazan. Aurten, barriro ere , bosgarren adiz Bermeoko ontziak garaipena lortu eban, Donostiarra...
Historia ikasi bertatik ibiliz. Hori da Gernika-Lumoko Turismo Bulegoaren proposamena, eta ikastetxeei zuzendutako eskola-kanpaina berri bat jarri dau abian, hiribilduaren historia eta ondarea belaunaldi berriei modu didaktiko eta parte-hartzailean hurbiltzeko helburuarekin. Ekimenak, “Ezagutu Gernika modu dibertigarrian” izenburupean, doako bisita gidatuak...
Muruetako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira emakumeen bazkaria antolatu dau martiaren 7rako. Ekitaldia Emakumeen Nazioarteko egunaren inguruan ospatuko da, herriko emakumeentzako topagune eta ospakizun gisa. Bazkarian parte hartu nahi dabenek izena emon beharko dabe otsailaren 18tik martiaren 4ra bitartean. Helburua...
Morgako Udalak, Bizkaiko Erlezainen Elkartearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, liztor asiarraren inguruko berbaldia antolatu dau herritar guztientzat. Hitzaurrean azalduko diren gai nagusiak honakoak izango dira: zein izan da liztor asiarraren bilakaera? Zein da gaur egungo egoera? Eta, batez ere,...
Bihar, zezeilak 21, Pultsu Txapelketa ospatuko da Muruetako frontoian. “Parte hartu eta zure indarra erakutsi” lelopean parte hartzera gonbidatzen dauz herritar eta bisitari guztiak. Programazio ofiziala arratsaldean hasiko da, eta izena emoteko epea 17:00etan izango da; pultsu-neurketa hasiera, berriz, 18:00etan....
XIII. Ibarruriko Mendi Martxa martxoaren 1ean, domekan, egingo da eta parte hartzeko epea zabalik dago. Saltsamendi Kultur Elkarteak antolatuta hiru modalitate izango dira aukeran: goizeko 8:30ean, 20 kilometroko martxa luzea abiatuko da; 10:00etan, 20 kilometroko mendi lasterketa; eta 10:15ean, 9...
Bizkaiko Foru Aldundiak Kirolur erronka jarri dau martxan, lurraldeko udalerrien arteko kirol-liga. Erronka hau teknologian oinarritutako dinamika parte-hartzaile eta kolektibo baten bidez herritarren jarduera fisikoa sustatzeko aukera gisa sortzen da. Ekimena urtarrilean aurkeztu jaken udalerriei, Bizkaiko udal kiroleko udal arduradunen...