Azken boladan, zabor eta hondakin handien pilaketa ikusgarria hauteman da Gautegiz Arteagako zabor-ontzien inguruetan. Egoera honek kezka eragin dau, eta azpiegitura publikoak zein ingurunea zaintzeko helburuagaz, jokabide zibikoak errespetatzeko gogorapena egin dabe. Udaletik eta garbitasun zerbitzuetatik azpimarratu dabenez, tamaina handiko...
Datorren astelehenean, abuztuak 10, herriko ospakizun zein egun kuttunetako bat biziko dabe Gautegiz Arteagan: San Lorentzo eguna. Egitarau xume baina bizia prestatu dau Udalak, ohiturak mantenduz eta herritar zein bisitarien arteko giro ona bermatuz. Egunari hasiera osasuntsua emoteko, mendi martxagaz...
Udako lehorteari eta azken asteotako euri-eskasiari aurre egiteko, prebentzio-neurri zorrotzak eskatzea erabaki dau Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP). Zadorrako urtegiak maila onean jarraitzen badau be (% 71tik gora), Oka ibaiak egiturazko ur-defizit historikoa dauka, eta lehorte aldiekin arriskuan jartzen dira....
Gautegiz Arteagako Udalak argi eta garbi berba egin gura izan dau. ‘Zain Dezagun Urdaibai’ alkarteak azken egunotan kaleratutako komunikatuan “informazio faltsua” zabaldu dela-eta, Udalak egiazko datuak eta informazio zuzena herritarren eskura jartzea ezinbestekotzat jo dau, sortutako nahasmenari erantzuteko. Alkarteak esandakoaren...
Gautegiz Arteagako Udalak beste pauso bat emon dau herriko auzoen eskaerei erantzuna emoteko bidean. Oraingoan, Isla Goikoa auzoko bizilagunak dira barri ona jaso dabenak, bertan autobus-markesina barria eregi baitabe dagoeneko. Proiektu honek helburu argia dauka: auzotarrek autobusa noiz etorriko zain...
Gautegiz Arteagako EAJ-PNVk hiru urteko kudeaketaren balantze oso positiboa plazaratu dau. Alderdi jeltzalearen esanetan, azken urteotan eraldaketea, herritarrekiko hurbiltasuna eta hartutako konpromisoak betetzea izan dira nagusi udalerrian, betiere finantza-egonkortasuna arriskuan jarri gabe. Kudeaketa ekonomiko arduratsu horri esker, herriaren etorkizuna bermatzeko...