Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoak lehen aurrerapenak aurkeztu dauz Busturian egindako batzarrean

Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) Talde Eragilea Busturian batu da 2025eko irailean onartutako planaren urteko lehen jarraipen-txostena aztertzeko. Bileran Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta eskualdeko udalerrietako ordezkariek hartu dabe parte, eta proiektu bultzatzaileak martxan jarri diren proiektuen barri emon...

Bermeoko Arrain Azoka dela eta, zirkulazio eta aparkaleku aldaketak egongo dira asteburuan

Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, maiatzaren 22tik 24ra bitartean herrian ospatuko dan XXXII. Arrain Azoka dela eta, trafiko neurri bereziak hartuko dauz. Azokako egunetan jendetza handia batzen denez herriko kaleetan, zirkulazioa murriztu eta kontrolatu egingo dabe segurtasuna bermatzeko. Aldaketa nagusien artean,...

Mundakako Udalak abian jarri dau San Pedro jaietan txosnak ipinteko eskaera epea

Mundakako Udalak, Sorne Rubio Arano alkatesearen bidez, zabaldu dau 2026ko San Pedro jaietan txosnak instalatzeko eskaerak eta agiriak aurkezteko epea. Deialdi hau herriko jai egitarauan aktiboki parte hartu eta lagundu gura daben kultur, kirol eta bestelako talde zein elkarteei zuzenduta...

“Artian kontu kontari” saioak ipuinak eta istorioak batuko dauz Gautegiz Arteagan

Gautegiz Arteagako Kultur Etxeak kultur ekimen polit eta parte-hartzaile bat hartuko dau datorren barikuan, maiatzak 22. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dan “Artian kontu kontari” izeneko saioak adin guztietako herritarrak batu gura dauz, adinaren mugea 0tik 100 urtera bitartean ezarri dabe-eta, herri...

Herriko nortasuna bizirik mantentzen daben denda eta tabernak sarituko dira Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko txikizkako merkataritzea herriko bizitza ekonomiko eta sozialaren erdigunean kokatuko da barriro be. Udaleko Merkataritza Sailak abian jarri dau Nik Gernikan 2026 sarien VI. edizinoa, herriko jarduerari eta nortasunari eusten deutsoen saltoki zein taberna eta jatetxeen lana aitortzeko asmoz. Aurtengo...

Kortezubik euskerazko uda aktibo eta hezitzailea antolatu dau, STEAM udalekuak barne

Kortezubiko Udalak, herriko haur eta gazteentzako kirol, jolas eta didaktika jarduerez beteriko uda diseinatu dau, ADR Urremendiko Gazteria Zerbitzuagaz alkarlanean. Eskaintza zabal hau hiru astetan biltzen da, bagilaren 29tik garagarrilaren 17ra bitartean, eta haur zein gazteen artean euskeraren erabilera indartzea...

Gloria Totoricagüenak jaso dau 2025eko Manuel Lekuona Saria Gernika-Lumon

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria 2025 emoteko ekitaldia egin zan atzo arratsaldean Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Aurten, Gloria Totoricagüena Politika Zientzietan doktore eta euskal diasporaren ikerketan nazioarteko aditu nagusietakoari emon deutsie saria. Hitzordu garrantzitsu honetan erakundeetako ordezkari nagusiek hartu eben parte,...

Mundakak abian jarri dau 2026ko San Pedro Jaietako kartel lehiaketa

Mundakako Udalak herriko jai nagusiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri dau. Parte hartu gura daben diseinatzaile eta artista bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango dauz. Gaia eta kartela egiteko erabilitako teknikak erabat libreak izango dira, baina nahitaezkoa izango da...

Mendatako Udalak “Goiz pasa” udalekuetan izena emoteko epea zabaldu dau

Mendatako Udalak martxan jarri dauz aurtengo “Goiz pasa” eguneko udalekuak, udako oporraldiari begira aisialdirako eta bizikidetzarako espazio seguru eta aberasgarriak eskaintzeko helburuagaz. Ekimen hau, batez be, udako oporretan lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko diseinatu da. Era berean, umeek zein...

Gautegiz Arteagako Andrabide harrobia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dabe

Gautegiz Arteagako Udalak aukera parebabea prestatu dau herriko ondare natural eta historikoa hurbiletik ezagutzeko. Datorren maiatzaren 23an, zapatua, goizeko 11:00etan, bisita gidatu berezia egingo da Andrabide harrobira. Ekimena herritar guztiei zuzenduta dago eta inguruko txoko eta istorioak modu atseginean ezagutzeko...

“Andrea Chénier” opera Bilbon ikusteko aukera paregabea antolatu dabe Gernikan

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta ABAOk (Operaren Bilboko Lagunen Alkartea) indarrak batu dabez herritarrei kultur eskaintza bikaina hurbiltzeko. Elkarlan honi esker, datorren ekainaren 1ean, Umberto Giordanoren “Andrea Chénier” opera ezagunaz gozatzeko bidaia antolatu dabe Bilboko Euskalduna Jauregira. Ikuskizuna arratsaldeko 19:30etik 22:30era...

Gernika-Lumok Ospital Militarraren itxieraren urteurrena gogoratuko dau

Pipergorri alkarteak Gernikako Gerra Presoen Ospital Militarraren klausuraren 86. urteurrenaren inguruan antolatutako ekintzak aurkeztu dauz. Zentro honek 1938 eta 1940 urteen artean funtzionatu eban herrian, eta aurtengo edizinoak garrantzi berezia dauka, udalerriko espazio hori legez Memoria Leku izendatu barri dabe-eta....