BBK Urbaibai Zentroak Udalekuak programaren edizio berri bat hartuko dau datorren udan. Aurten, BBK Udalekuak 41. edizioa ospatuko dau, esentzia galdu gabe: aisialdirako gune bat eskaintzea, non haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan ikasiko daben, kasu honetan, planetaren oraina eta...
Gautegiz Arteagako Udalak haurrentzako egitaraua antolatu dau 3 eta 10 urte bitartekoentzat Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean, 7an, 8an, 9an eta 10ean izango dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan jarduera ugari prestatu dabez: jolasak, ibilbideak, eskulangintza, dantzak eta musika....
Foruko Udalak iragarri dauenez, Zerbitzu Anitzetako Langile lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesua jarri da martxan. Plazara aurkezteko epea zabalik dago eta hautaketa lehiaketa-oposizio sistemaren bidez egingo da, eta plazak lanaldi osoko lan-kontratu finkoa eskaintzen dau. Hautagaiek eskola-ziurtagiria eta B motako gidabaimena...
Bizkaiko Foru Aldundiak “Azterlana-diagnostikoa. Bizkaiak Ekonomia Urdinaren eremuan duen posizionamendua” azterlana aurkeztu dau Bermeoko Behargintza partadeitzarekin. Azterlanak jasotzen dau makrosektore honek 966 milioi euroko Balio Erantsi Gordina adierazten dauela (Bizkaiko BEGd osoaren % 2,5), eta lanaldi osoko baliokidetzan 17.400 pertsonari...
2025eko uztailan iragarritako bideari jarraikiz, Bermeoko Udalak beste urrats bat egin dau udalerria Etxebizitza Eremu Tentsionatu izendatzeko prozesuan. Osoko bilkurak onartu dau Eusko Jaurlaritzari eskaera formala egitea, betiere indarrean dagoen Etxebizitzaren Legeak ezarritako prozeduraren baitan. Eskaera egitea EH Bildu eta...
Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, “8.000 baietz” goiburuaren haritik. Bermeoko Andra Mari parrokiako teilatuan egindako lanen gastuei aurre egiteko 8.000 euro inguru behar dabez eta parrokiako...
Martiako kanpaineagaz bat eginik, odola emoteko aukera izango dogu Busturialdean. Guztira 7 aukera izango doguz 4 goizez eta 3 arratsaldez. Gure herrietan odol-emotea errazteko, autobusa jarriko dabe hainbat egun eta ordutegitan. Hona hemen egitaraua: Gernika-Lumon: Martiaren 2an, astelehena, Artekalea-Foru plazan,...
Mundakako EAJ/PNVk eta EH Bilduk akordioa lortu dabe Udal Aurrekontuak onartzeko eta bide garbiketaren eta zabor bilketaren lizitazioa aurrera ateratzeko. Bi alderdiek elkar ulertzeko gaitasuna eta hurbiltzeko ahalegin zintzoa erakutsi dabe, eta udalerriaren interesa lehenetsi dabe beste desberdintasun batzuen gainetik....
Bermeoko Udalak 2026ko aurrekontua onartu dau osoko bilkuran. EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin onartu da udal aurrekontua; EAJk aurka bozkatu dau. Urte honetan, 30.625.990,81 euro kudeatuko dira. Kopurua iazkoaren antzekoa bada ere, udal gobernuak azpimarratu dau aurrekontua oreka bilatuz...
Gautegiz Arteagako EH Bilduk BFAri HAPOen plangintza berrikusteko eskatu dautso, hori dela eta, Udalak gogorarazi dau 2022ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran plan hori aho batez onartu zala, hau da, EH Bilduren aldeko botoekaz. Proiektua herritarrei aurkeztu jakezan eta jendaurrean...
Gernika-Lumon Jaso dabez sariak Gernika-Lumoko inauterietako tabernarik dekoratuenek Bar Katu tabernak jaso du lehen saria, eta, ondoren, Musutruk eta Mil Azules tabernak izan dira garaile, 80. hamarkadako dekorazioak, pop kulturari egindako keinuek eta Stranger Thingsen unibertsoari egindako erreferentziek markatutako lehiaketan....
Step solteko saioak martian hasiko dira Bermeon. Saioak martitzenetan izango dira 17:05etik 17:55era Areneko kiroldegian. Step fitness munduko ariketa aerobiko ezagunenetako bat da. Plataforma edo maila doigarri bat erabiliz praktikatzen da, eta koreografiak musikaren erritmoan jarraitzea dauka ezaugarri. Oinetako egokiekin,...