Bermeo nagusi trainerillen Bizkaiko ligan

Bermeoko Arraun Elkarteko ontziek erakustaldia emon dabe asteburu honetan Elantxobeko uretan jokatutako trainerillen Bizkaiko Ligako lehenengo bi estropadetan. Emakumezkoetan, barriz, Ondarroa izan da jaun eta jabe. Bermeoko Arraun Elkarteak nagusitasun osoa erakutsi dau gizonezkoen kategorian. Jon Salsamendik gidatutako hiru taldeek...

Gernika-Lumoko haurreskoletan izena emoteko epea zabalik

Apirilaren 13tik maiatzaren 4ra zabalik dago Gernika-Lumoko haurreskoletan izena emoteko epea, baina plaza hutsik egon ezkero, hilean behin ume barriak hartzeko aukerea mantenduko dau. Datorren ikasturterako plangintza martxan dago Allende Salazar eta Barrutiako haurreskoletan. Udalak jakinarazi dauenez, izena emoteko epea...

“Gizalegezko bizitzaren amaiera” hitzaldia Bermeon Julio Gomezen eskutik

Bermeoko parrokietako Osasun zaintza taldeak antolatuta, datorren apirilaren 23an, eguena, hitzaldi berezi bat egongo da Nestor Basterretxea auditorioan, arratsaldeko 18:30etan. Saioaren izenburua “Gizalegezko bizitzaren amaiera” izango da, eta “Zelan lagundu bizitzako azken arnasa emoteraño” gaiari buruz berba egingo dau Julio...

Bermeoko Udalak martxan ipini dau aurten be itsas txorien habiak kentzeko kanpaina

Bermeoko Udalak, urtero legez, martxan jarri dau herriko teilatuetan itsas txorien habiak kentzeko eta izurriteak kontrolatzeko kanpaina barria. Bando baten bidez jakinarazi denez, ekimen honen helburu nagusia itsas txoriek herrigunean sortu leikien traba eta zikinkeriak ekiditea da, osasun eta garbitasun...

Burgosera irteera antolatu da maiatzaren 7rako

Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak egun osoko plana prestau dau datorren maiatzaren 7rako, Burgosera bisitea egiteko. Irteerea goizeko 8:30etan izango da Herriko Plazatik, eta eguerdiko 12:00etan bisita gidatua egingo dabe hura hobeto ezagutzeko. Ondoren, indarrak hartzeko, Don Nuño erretegian bazkalduko dabe...

Adimen artifizialari buruzko ikastaroa Gautegiz Arteagan

Gautegiz Arteagako Udalak, KZguneagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa antolatu dau herrian. Teknologia barri honek eskaintzen dabezan aukerak ezagutu gura dabezen herritarrentzako aukera ezin hobea da. Ikastaroaren xehetasunak hona hemen: Egunak: Maiatzaren 18tik 20ra (3 eguneko...

Mundaka Lagunkoia programaren aurkezpen irekia apirilaren 20an

Mundakako Udalak Mundaka Lagunkoia ekimenaren aurkezpen irekia antolatu dau datorren astelehenerako, apirilak 20. Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da, “Gaur dala Bihar” jubilatuen etxean. Aurkezpen honetan, bi gai nagusi aztertuko dira. Alde batetik 2026rako egitasmoak: Urtean zehar “Mundaka Lagunkoia” programaren barruan...

Bermeoko Portuzarrera sartzeko baimen iraunkorrak eskatzeko epea zabalik

Bermeoko Udalak martxan ipini dau Portuzarrera sartzeko baimenak eskatzeko sasoia. Neurri honen helburua herritarrei eta portuan ibiltzen diran eragileei informazio argia emotea da, gune horretan ezarri dan zirkulazio-murrizketa modu egokian kudeatzeko. Udalak gogorarazi gura dau Portuzarra itxita egongo dela ibilgailuentzat...

Gernika-Lumok Mestikabasoko kirol-instalazinoak hobetzeko lanak hasi dauz

Gernika-Lumoko Udala hasi da Mestikabaso inguruko kirol-azpiegiturak barrizten. Proiektu honen bitartez, orain dagoen pista estali egingo da eta, horrez gain, aire librean kirola egiteko gune barriak sortuko dira. Jose Maria Gorroño alkateak proiektuaren garrantzia azpimarratu gura izan dau: “Gure herriko...

Debekatuta Gautegiz Arteagako Errotara joateko dagoen harritik pasatzea

Gautegiz Arteagako Udala zubiak konpontzen ari da herriko segurtasuna hobetzeko neurriak hartzen. Lan horreen artean, zubi batzuetan konponketak egin dabez eta hesi barriak ipini dabez segurtasuna bermatzeko. Era berean, ohar garrantzitsu bat zabaldu dabe: Errotara doan harritik pasatzea guztiz debekatuta...

Zoru pelbikoa indartzeko doako ikastaroa antolatu dabe Mundakan

Mundakako Udalak zoru pelbikoa indartzeko tailer praktiko bat jarri dau martxan, herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko asmoagaz. Ikastaroa maiatzeko lau astelehenetan izango da (maiatzak 4, 11, 18 eta 25), arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean, herriko Aretoan. Saio honeek guztiz doakoak izango...

Busturialdeko ikasleen familientzako orientazino jardunaldia antolatu dabe Bermeon

Seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzen laguntzeko asmoagaz, orientazino jardunaldi berezia egingo da datorren apirilaren 18an, zapatua, Bermeoko Artza frontoian. Goizeko 10:30etik 14:00etara bitartean, Busturialdeko batxilergoko ikasleen familiek prestakuntza-eskaintza osoa ezagutzeko aukerea izango dabe, bai unibersidadeko ikasketena zein Lanbide Heziketarena ere. Saio...