Zapatuan, zezeilak 7, 19:00etan, Lizeo Antzokiak ‘Trajea’ antzezlana ikusteko aukera izango da, Txalo Produkzioak konpainiaren ekoizpena. Taula gainean bi aktore ezagun arituko dira: Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza. Obrak komediaren izaera dauka, baina tentsio dramatikoa ere badau oinarrian. Istorioa hiriburuko...
Bermeoko Udalak aho batez onartu eban 2026ko Araudi Plana joan den asteko osoko bilkuran. Plan horren bidez, 2026. urtean zehar indarrean dagozen udal erregelamendu eta ordenantza batzuk berrikusi, eguneratu eta egokitu egingo dira, eta, aldi berean, behar berriei erantzuteko ordenantza...
Gautegiz Arteagan, Agate Deuna bezpera ospatu ondoren, datorren domekan, zezeilak 8, ohiko txitxiburduntzia ospatuko dau. Horretarako, plazatik San Lorentzora abiatuko dira parte-hartzaileak goizeko 11:00etan, Montorrealde guraso elkartearen laguntzarekin. Inauteriek protagonismo berezia eukiko dabe hilaren erdialdean eta otsailaren 14an, zapatuan, herriko...
Hezeguneen Munduko Egunean, bisitari asko hurbildu ziren Urdaibai Bird Center-era eta gogotsu egon ziren hegaztiak behatzeko orduan eta padurako neguko garaia eta koloreak ikusteko. Eguna ospatzera joan ziren ehunka pertsonen artean adineko pertsonak, haurrak dituzten familiak eta lagun taldeak hurbildu...
Mareak jaialdian aurreikusita baina atzeratu zen “Frankenstein Agurgarria” ikuskizuna asteburu honetan eskainiko da Bermeon. Emanaldia Arrantzaleen Museon izango da zapatuan, 12:30ean, eta sarrera doakoa izango da. Ikuskizuna Mary Shelleyren klasiko gotikoan oinarritzen da, baina egungo ikuspegira egokituta. Proposamena Victor Frankenstein...
Gerika-Lumoko Elai Alai aretoan aurkeztu ziren espazio irisgarriak, freskoak eta hurbiltasunekoak definitzen dabezan prozesu parte-hartzailearen ondorioak. Proiektuak udalerri osoan zehar banatutako 46 espaziok osatutako sare bat sortzea proposatzen dau: kanpoko 36 babesleku, batez ere itzala, landaretza eta aireztapen naturala daukien...
Dakigun moduan Gernika-Lumoko aurtengo gaiak Stranger Things telesailean eta 80ko hamarkadako ikusizko eta kulturako unibertsoan oinarrituko dira. Beraz, zezeilaren 12tik 17ra bitartean, herriko kaleak mozorroz, musikaz, tailerrez, kalejiraz eta jende guztiarentzat pentsatutako jarduerez beteko dira. Programazioa zezeilaren 12an, eguaztena, hasiko...
Bihar, otsailaren 5ean, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeak “Euskararen jatorria” izeneko hitzaldia hartuko dau. Ekitaldia Euskeraren Jatorria Elkarteak antolatu dau, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Hizlariak Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrak izango dira. Saioan, Javier Goitiak euskararen oinarrizko egitura...
Otsailaren 16tik aurrera, entrenamendu funtzionaleko saioak jarriko dira martxan Foruan, arratsaldeko 19:45etik 20:45era, J. M. TorrealdaI Kultur Etxean. Entrenamendu funtzionalak eguneroko mugimenduak imitatzen dauzen ariketak erabiltzen dauz (jauziak, makurtzea edo bultzatzea bezalakoak) indarra, koordinazioa, oreka eta malgutasuna hobetzeko. Mugimendu multiartikulatuak,...
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Bermeoko portu komertzialean zerbitzu-pabiloi baten berrikuntza eta handitzea bultzatuko dau. Jarduketa horri esker, merkantzien kudeaketa hobetuko da, portuko lurzoruaren erabilera optimizatuko da eta udalerriari lotutako jarduera ekonomikoa indartuko da. Jarduketak gaur...
Odolkideak Gernikaldeko Odol emoileen alkarteak balorazino positiboa egin dau 2025. urteko odol emotea dala eta. Argitaratu barri diren datuen arabera, eskualdeak guztira 1.281 odol emote egin ebazan, hau da, 83 odol emote gehiago izan ziren aurreko ekitaldian baino (1.198). Hazkunde...
Otsailaren 11tik martxoaren 25era Gautegiz Arteagan Memoria Tailerra eskainiko da Helduen Elkarteak antolatuta. 60 urtetatik gorakoentzat zuzenduta Ana Askondok emongo dau “Retrasar el deterioro cognitivo y mejorar la calidad de vida y relaciones sociales” izeneko tailerra. Asteazken goizetan izango da...