Mundakako Udalak omenaldi berezia eta lore-eskaintza prestatuko dauz datorren irailaren 13an, Alkate Mallona parkean, Gerra Zibilean fusilatuak izan zirenen oroimenez. Ekimen honen helburu nagusia indarkeria zein errepresioa jasan ebezan herritarren memoria bizirik mantentzea da, bidezko aitortza eta errespetua adierazteagaz batera....
Gernika-Lumoko Helduen Hezkuntza Ikastetxe Publikoak (HHI/CEPA) irailaren 1ean zabalduko dau 2026-2027 ikasturteko lehenengo lauhilekorako matrikulazio epea. Irailaren 16ra arte egongo da izena emoteko aukera doako zerbitzu honetan. Eskaintza formatiboaren barruan hainbat aukera dagoz: Oinarrizko Ikasketak I eta II, Bigarren Hezkuntzako...
Gautegiz Arteagako Udalak San Antolin 2026 jaietan parte hartzeko eta herriko giroaz gozatzeko deia egin deutsie herritarrei zein inguruko bisitariei. Patrik Saitua Betanzos alkateak azpimarratu dauenez, urteroko hitzordua une berezia da herritarren arteko harremanak sendotzeko, tradizioak bizirik mantentzeko eta herriaren...
Gernikako Errenteria auzoak prest dauka jadanik 2026ko San Bartolome jaietako egitarau zabala eta alaia. Abuztuaren 23tik 29ra bitartean, adin guztiendako ekintzak eta giro bikaina egongo dira errenteriarren zein hurbiltzen diren bisitari guztien gozagarri. Domekan emongo jako hasiera jaiari Abuztuaren 23an,...
San Bartolome jaiak bueltan dira Errigoitira. Herriko jai batzordeak eta laguntzaileek egitarau zabala eta adin guztientzako ekintzez betetako asteburua prestatu dabe. Idi probak, herri kirolak, gastronomia txapelketak eta musika ez dira faltako herria girotzeko. Festak gaur hasiko dira 18:30ean jokatuko...
Bilboko Aste Nagusia ate-jokuan daukagu eta jaiaz gozatzeko garraio publikoa erabiltzea da aukerarik seguruena eta erosoena. Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen zerbitzu bereziak ezarriko dauz abuztuaren 22tik 30era bitartean, jendearen joan-etorri oro errazteko asmoz. Busturialdeko herritarrei jagokonez, A3515 Bilbao-Bermeo...
Sukarrietako historia hurbilak eta bertoko emakumeen ahotsak leku nabarmena eukiko dabe egunotan herrian. Izan ere, ‘Sukarrieta Gogoan’ izeneko erakusketak ateak zabaldu dauz herriko Sandinderi Aretoan, Eleizbide kaleko 5. zenbakian, bertoko iragana berreskuratu eta gure aurrekoen testigantzak balioan jartzeko asmoz. Kultur...
Zuri balio ez dautsun zerbait beste norbaitentzako altxorra izan ahal da. Filosofia horregaz dator barriro ere Mundakako azoka berezia, herriko plaza kolorez, bizitzaz eta gauza bereziz betetzeko prest. Datorren abuztuaren 22an, zapatua, bigarren eskuko merkatu txikia egingo da Mundakako plazan,...
Muruetako Lore Etxea hirugarren adineko elkarteak egun osoko irteerea prestatu dau datorren irailaren 2rako. Udazkenari hasiera bikaina emoteko asmoz, Gipuzkoako kostaldera bidaia egingo dabe herriko nagusiek eta parte hartu gura dauen orok. Autobusa 08:30ean urtengo da Kamiñokotik. Egunari indarrez ekingo...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bertan behera itzi dau Laidatxun bainua ez hartzeko gomendioa, abuztuaren 19an egindako jarraipen-analisien emaitzak eskuetan izanda. Proba honek argi itzi dau uraren kalitatea erabat normaltasunera itzuli dela, eta, ondorioz, udatiarrek zein herritarrek ez dabe inongo oztoporik...
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak beste urrats bat egingo dau bere natura-ondarea babesteko eta azpiegitura modernoagoak izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bidez, eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskualdeko bidegorrien obrak eta sare elektrikoa lurperatzeko lanak batera koordinatzeko. Akordio...
Gautegiz Arteagako Udalak beste urrats esanguratsu bat emon dau herriko auzoak hobetzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko bidean. Auzo-batzarren bidez egindako lanari eta herritarren parte-hartze zuzenari esker, Isla Bekoako bide berde berria eta zebrabidea errealitate bat dira dagoeneko. Azpiegitura berri honek...