Gernika-Lumoko Udalak harrera ofiziala egin deutso ICLIari bere 30. urteurrenean

Gernika-Lumoko Udalak harrera ofiziala egin deutso asteon ICLI (Lankidetzarako Ingeniaritza) erakundeari, taldeak hiru hamarkadatako ibilbidea bete dauela-eta. Ekitaldian José María Gorroño herriko alkatea eta Pedro Mugarra erakundeko ordezkaria egon dira buru. Harrera instituzionalagaz batera, lan-bilera bat be egin dabe bi...

Ile-apainketa zikloan izena emoteko aurrematrikula epea zabaldu dabe Gernika-Lumon

Gernikaldeko gazteek aukera barria daukie lanbide heziketan murgiltzeko. Lanbide Ekimenak zentroak jakinarazi dauenez, zabalik dago dagoeneko Ile-apainketa ziklo formatiboan izena emoteko aurrematrikula epea, eta maiatzaren 22ra arte egongo da aukerea izapideak egiteko. Eskaintza hau, batez be, 15 eta 17 urte...

Beheko solairuko lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzea onartu dau Busturiako Udalak

Busturiako Udalak, jorrailaren 29an egindako azken osoko bilkuran, bizitegi-eraikinetako beheko solairuetan dagozan lokalak etxebizitza bihurtzea baimentzen dauen ordenantzea onartu dau. Gobernu-taldeak bultzatutako ekimen honen helburu nagusia herrian etxebizitza-eskaintza handitzea eta herritarrei, batez be gazteei, etxebizitza eskuratzeko aukerak erraztea da. Prozesu...

Jai Alai pilotalekuak 800 nagusi inguru batu dauz tradizinozko bazkari herrikoian

Joan dan zapatuan, Gernika-Lumoko Udalak urteroko nagusien bazkari herrikoia antolatu eban, eta aurtengo edizinoak arrakasta itzela euki dau barriro be. Guztira, 800 pertsona inguru batu ziran Jai Alai pilotalekuan, herriko hitzordu sozial garrantzitsuenetariko bat bihurtu dan egun honetaz gozateko. Aurten,...

Bermeok prest dauka datorren asteburuan ospatuko dan Arrain Azoka

Bermeok prest dauka XXXII. Arrain Azoka, maiatzaren 22tik 24ra bitartean herriko kale eta gune nagusiak itsasoari lotutako tradizioz, kulturaz eta zaporez betetzeko. Urtez urte sendotu den hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu nahi dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren...

Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dabe, bezeroei 82.000 euro inguru ostu ostean

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dabe Gernika-Lumon, bidegabeko jabetze eta iruzur delituak egotzita. Ustezko iruzurgilea herriko lokutorio baten ibiltzen zan lanean, eta bezeroek atzerrian bizi diran senideei bidaltzeko emoten eutsen diruaz jabetzen zan. Guztira, iruzur egindako zenbatekoa 82.000...

Mundakako kontsultategi barria gaur jarriko da martxan, handiagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa

Gaur Osakidetzak Mundakako kontsultategi barria irekiko dau Goiko Kaleko 1. zenbakian, herriaren erdigunean bertan. Azpiegitura barri honi esker, herriko 1.650 biztanletik gorako biztanleriari emandako osasun-arreta asko hobetuko da, espazio zabalagoak, irisgarriagoak eta gaur egungo premietarako egokiagoak izango dauelako Ekipamendu barriak...

Gautegiz Arteagako udalekuak martxan: izena emoteko epea ekainaren 5era arte

Gautegiz Arteagako umeek badaukie plana udarako. Herriko Udalak 2026ko Udalekuak antolatu dauz, eta dagoeneko zabalik dago izena emoteko aukerea. Aurten, ekintzak ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean egingo dira, herriko Kultur Etxean. Udalekuak bi txandatan banatu dabez, gurasoen beharrizanetara egokitzeko: 1....

Lumon San Isidro eguna ospatzeko ohiturak bizirik dirau

Lumon, San Isidrori deutseen mirespena naturaltasun osoz bizi dabe herritarrek. Maiatzero lez, auzotarrak parrokian batu dira zaindariaren mezea ospatzeko. Ofizioa amaitutakoan, lau herritarrek santuaren irudia lepoan hartu eta prozesinoan urten eben herriko plazan zehar, otoitz eta errespetuzko isiltasun artean. Ohitura...

Eskolarteko Antzerki Astea bueltan da eta berrikuntzakaz dator

Aurten hogeita hamaseigarren urtea beteko dau Eskolarteko Antzerki Asteak, Gernika-Lumoko ekimenik kuttunenetako bat bihurtu dalarik. Urteak pasau dira, eta hasierako urteetan oholtzan egozanak, oraingo antzezle gazteen gurasoak dira eta lorpen hau ospatzeko, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Udal Eskola Kontseiluagaz batera, buelta...

Gizon bat atxilotu dabe Muxikan, Gernika-Lumon auto baten lapurretea egin ostean

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu eben joan dan martitzenean Muxikan, egun horretan bertan Gernika-Lumon ibilgailu baten indarragaz lapurretea egitea egotzita. Bitxia bada be, ustezko lapurra aske geratu eta minutu gutxira harrapatu eben barriro delitua egiten. Gertakariak martitzenean izan ziran, eguerdiko...

Herri kirolak eta arrauna protagonista domekan Ajangizen

Datorren maiatzaren 17an, Ajangizko Herriko Plaza kirolerako eta familia artean gozatzeko topaleku bihurtuko da. Egun osoko egitarauagaz, tradizinozko kirolak herritarrengana hurreratzea da asmoa, modu parte-hartzaile eta ikusgarrian. Goizeko 12:00etan hasiko da ekimena jardunaldi parte-hartzaile bategaz. Bertan, hurbiltzen diran guztiek herri...