Urdaibai Bird Centerrek Euskadiko turismo arduradun nagusien bisita jaso dau

Urdaibai Bird Centerrek Euskadiko turismo arduradun nagusien bisitea jaso dau. Bertan Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru aldundietako Turismo zuzendariak, Jakes Aguirrezabal Iribar Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeagaz batera egon ziren. Bisita honetan, Leire Sáez Ríosek (Bizkaia), Libe Oteguik (Gipuzkoa)...

Errigoiti, laugarren postua Bizkaiko lehen 10 udalerrietan, KIROLUR- udabarria erronkan

Errigoitik, Kirolur programagaz bat eginda, indartsu ekin deutso udabarriko erronkari. Izena emon daben 34 personak (horietatik 22 aktiboak) laugarren postua lortu dabe Bizkaiko 60 udalerrien artean, lehenengo astean. Helburua orain argia da: parte-hartzaileak eta puntuak batzen jarraitzea rankingaren gorenera iristeko....

Gautegiz Arteagako Herriko plazan aparkatze mugatuko eremua jarri dabe

Gautegiz Arteagako Herriko plazan aparkatze mugatuko eremua martxan jarri dabe asteon, herritarren mobiltasuna errazteko asmoagaz. Zerbitzu barri hau astean zehar egongo da erabilgarri, astelehen goizeko 7:30etik hasi eta bariku eguerdiko 14:30ak arte. Aldiz, asteburuko atsedena eta plaza libre egotea bermatzeko,...

Gernikak itzelezko garaipenagaz agurtu dau denboraldia Maloste sutsu baten aurrean

Denboraldiari amaierea emoteko eszenatoki hoberik ezin lei izan: Maloste leporaino, irudi polit bategaz taldea agurtzeko prest. Aurrean, ez nornahi, Perfumerias Avenida handia, playoffetarako serie-buru izateko asmoagaz eta Bizkaiko lurretan garaipena lapurtzeko prest etorrena. Partidua salamancatarren menpe hasi zen, Cave jokalariak...

Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrena argazkietan

Hainbat ekitaldi hunkigarriak euki doguz asteburu honetan bonbarkaketaren 89. urteurrenean. José Labauria alkateari omenaldia. Gudariak omentzeko ekitaldi instituzionala. “Giza Eskubideen aldeko sormena: Kartel Politikoak” erakusketaren inaugurazio ofiziala Elai Alai aretoan. San Juan Ibarra plazan “Memoria Demokratikoaren Lekua” eskulturaren inaugurazioa. George...

Hiroshimako eta Holokaustoko bibolinak bake hots bihurtu dira Gernikako Arbolaren azpian

Gernikako bonbardaketearen urteurreneko ekitaldiei hasierea emoteko, Bizkaiko Batzar Nagusiek ekitaldi hunkigarria hartu dabe gaur goizean. Gernikako Arbolea ezusteko errezitaldi baten lekuko izan da: Ai Yoshida japoniarrak eta Gontzal Rodríguez Agudo euskal bibolin-joleak bake-kantuak eskaini dabez, baina ez edozein tresnagaz. Hiroshimako...

Gernikak bonbardaketaren 89. urteurrena gogoratuko dau asteburuan ekitaldi herrikoi eta instituzionalekin

Aurten 89 urte beteko dira 1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumok pairatu eban bonbardaketa izugarritik. Europa garaikideko aire-eraso garrantzitsuenetako bat izan zan, nazioartean oihartzun handia izan ebana eta biztanleria zibilaren kontrako sarraskiaren ikur bihurtu zana. Hori gogoratzeko, herriak egitarau zabala prestatu dau...

“Bakearen Atea memoria-ondare guztion ate bihurtu behar dogu “

Gernika-Lumoko hiri-eremuak Memoria Demokratikoaren Leku izatearen adierazpena sendotu dau. Aitortza ofizial hau 2024ko apirilaren 13an argitaratu zan BOEn, eta herriko memoria historikoari lotutako hainbat gune balioan jartzea dau helburu, 1937ko bonbardaketa ezagunetik harago joanda. Adierazpen honetan jasotako elementuen artean, Gernikako...

Urdaibaiko errepideak morez jantziko dira apirilaren 26an emakumeen irteera zikloturistagaz

Datorren apirilaren 26an, kirolak eta elkartasunak bat egingo dabe gure eskualdeko errepideetan, emakumeen arteko kirol-praktika sustatzeko asmoagaz. Gernikarrentzat hain berezia dan egun horretan, 1937ko bonbardaketea gogoratzen dan egunean hain zuzen, Aixerrotape Txirrindularitza elkarteak emakumeen irteera zikloturista ospatuko dau. Ekimen honen...

Inmaculada Ruiz Teran gernikarra omendu dabe munduko errekorra hautsi ostean

Gernika-Lumoko Udalak omenaldi berezia egin deutso Inmaculada Ruiz Teran atletari, 800 metrotan (W65 kategorian) munduko errekorra lortu ostean. Lorpen itzel hau joan dan urtarrilaren 17an erdietsi eban gernikarrak, Donostiako pista estalian egindako proban. Ekitaldian, Jose Maria Gorroño alkateagaz batera, atletismoko...

Bermeon turismo-informatzaile bila dabiltza udarako

Bermeok turismo-eskaintzea indartu gura dau datorren sasoirako, eta horregaitik, turismo-informaziorako bi plaza eskaini dauz. Lanpostu honen helburu nagusia turismo-bulegora hurreratzen diran erabiltzaileei herriko lekuen barri emotea eta bisita gidatuak egitea izango da. Kontratua aldi baterakoa izango da, udako denboraldirako pentsatua,...

Bakea eta etorkizun ekosoziala berbetan, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenean

Gernika-Lumoko Udala eta Gernika Gogoratuz alkartearen eskutik, Gernikako Nazioarteko XXXVI. Kultura eta Bake Jardunaldiak martxan jarriko dira aurten be. 2026ko apirilaren 23tik 26ra bitartean, hiribilduak bonbardaketearen 89. urteurrena gogoratuko dau, memoria eta gaur egungo erronkak buztartuz. Aurten, saioek “Etorkizun ekosoziala....