Zubiaur Tar Kepa eta Bizkaiko Jaurerria lotzen dabezan pasabidea berriro zabaldu da gaur goizean. Udalak azaldu dauenez egindako azterketen ondoren, ondorioztatu da pasabideak ez daukala arazo estrukturalik eta, beraz, berriz erabilgarri dago. Hala ere, gune batzuk balizatuta egongo dira, beharrezkoak...
Eusko Jaurlaritzaren ‘Gaztemundu’ eta Batzen Kultur Elkartearen ‘Ateak Ireki’ programak —Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta—, alkarlanean dabiltza euskal diasporak daukan eragina zabaltzeko asmoz, ‘Gaztemunduri Ateak Ireki’ lelopean. Edizio honek, bagilaren 27tik garagarrilaren 19ra bitartean, Argentina, Uruguai, AEB, Kanada eta Australiako euskal...
Gernika-Lumoko Aste Santuko kanpamentu teknologikoetan izena emoteko epea zabaldu dabe. Bertan, robotika, programazino eta 3D modelatze tailerrak eskainiko dabe apirilaren 7tik 10era Kultur Etxean, 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta. Programa adinaren arabera egokitutako bi taldetan banatuko dira; Junior...
Bermeo gaur albistea izan da ere Cannon erretegi bermeotar tradizionalak bere azken erosketa bezeroekin partekatu nahi izan dauelako: Bermeoko Caraba ontziak arrantzatutako 40 kiloko zapoa. Pieza hau Cannon erretegian gozatu ahal izango da. “Beti funtzionalenak ez diren arren, horrelako piezak...
Bizkaiko Jaurerria eta Zubiaur Tar Kepa kaleak lotzen dabezan bidea itxi dau Bermeoko Udalak, segurtasuna bermatzeko azterketa sakonago bat egin arte. Egurrezko oinezkoen pasabide hau ixtea erabaki dau, egitura jausteko arriskua egon daitekeelako. Sare sozialen bidez zabaldutako ohar baten bidez...
San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea zabaldu dabe,1,3 miloe euroko inbertsinoagaz. Joan dan zapatuan inauguratu eben azpiegitura barria; guztira 73 metro daukaz eta osasun-zentrorako bidea errazten dau. Proiektua bi fasetan egin dabe eta, guztira, 1.349.320 euroko gastua eragin dau....
Urdaibai Bird Centerrek 2026ko boluntariotza kanpaina martxan dagoala jakinarazo dau, ingurumenean eta natura-turismoan trebatu gura daben guztientzat. Udako kanpaina hau ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da, eta helburu nagusia parte-hartzaileak ingurugiroan, ekoturismoan eta ikerkuntzan trebatzea da, gero arlo...
Bermeoko Udalak, herriko emakumeei zuzendutako “Biziraupenerako Sukaldaritza” tailerra antolatu dau datorren martxoaren 11rako. Ekimen honen helburu nagusia sukaldean eguneroko errutinan erortzea saihestea eta modu osasungarrian, merkean eta zaporetsuan sukaldatzen ikasteko baliabideak eskaintzea da. Tailerra bereziki diseinatuta dago sukaldean berritasuna bilatzen...
Gaur, Gernikako Batzar Etxea beste behin be –eta hamar edizino doaz– Bizkaiko Emakume Hautetsien Batzar Berezi barri baten agertokia izan da. Batzar horretan, sentsibilidade politiko guztietako emakumeek egin dabe bat, M8rako egun bi falta diranean, gizarte bardinzaleagoa eskatzeko. Ekitaldiak, Bizkaiko...
“Boga, boga Nilotik” Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak martxan jarritako programa da, eta honen bidez eskualdeko haurrak ibai handiaren ertzeko herrialdeetara hurbilduko dira. Afrikako hibairik luzeenak kontinente horretako 11 herrialde zeharkatzen ditu eta aintzinako egiptoar zibilizazioa sortu zuen. “Nilotik nabegatzen” kulturarteko...
Bermeoko Udalaren Musika Eskolak Musikaren Olatuak izeneko kontzertu zikloa antolatu dau datorren asterako, musika eskolako ikasleen lana jendaurrean aurkezteko eta herritarrei zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskaintzeko asmoz. Martxoaren 9tik 11ra bitartean egingo diren emanaldietan, eskolan instrumentua ikasten ari diren ikasle...
Busturiko Udalak Atxurkulu herriko emakume alkartea Zirgari Sariak 2026 sarietarako hautagai izatea proposatu eban, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k sari hori emon izanagaz poztu da. Errekonozimendu honek, Busturiko emakumeen partaidetza sozialaren defentsa aktiboan, konpromiso komunitarioan eta etenbako lanean oinarritutako...